Oarsoaldeko Inklusio Sarea

ZER DA OARSOALDEA INKLUSIO SAREA?

Era batera edo bestera lan-merkatuan sartzeko edo mantentzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzearekin eta laneratzearekin lotuta dauden eragileen koordinaziorako, lankidetzarako eta talde-lanerako gune egonkor gisa ulertzen da, ildo horretan egiten dituzten jarduerak eraginkorragoak eta efizienteagoak izan daitezen edo ingurunera egokitutako erantzun berriak gara ditzaten.

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

MOTA HONETAKO ERAGILEAK ESATERAKO…

1. Enplegu Zentro Bereziak eta Laneratzeko Enpresak.

2. LHko ikastetxeak: publikoak, pribatuak, itunduak.

3. Eskualdeko ikastetxeak.

4. Irabazi asmorik gabeko erakundeak. 3. sektoreko erakundeak.

5. Enpresa-elkarteak.

6. Udalak eta/edo Gizarte Zerbitzuak.

7. Lanbide.

8. Eskualdeko enpresak.

9. Eragile estrategikoak: adierazitako ezaugarriren bat bete ez arren, sarerako beharrezkoak eta/edo estrategikoak diren eragileak.

HELBURU NAGUSIAK

  • Eskualdeko sistema eta baliabide publiko eta pribatu erantzunkideak inplikatzea eta aliantzak sortzea, helburu komun eta partekatu batean.
  • Gizarte-zerbitzuen eta enplegu-zerbitzuen arteko lankidetza sustatzea.
  • Langabezian dauden pertsonen egoeraren, ezaugarrien eta beharren diagnostiko komun eta aberastua egitea.
  • Eskualdean gizarteratze- eta laneratze-lanak egiten dituzten eragileen eta baliabideen koordinazioa eta lankidetza erraztea.
  • Proiektuak bultzatu eta garatzea sarearen artean lankidetzan, ekimen eta aldaketa zehatzak sortzea helburu duen praktikara bideratutako espazio/tresna gisa.
  • Dagoeneko eskuragarri dauden baliabideen eta Sarean parte hartzen duten eragileek dagoeneko egiten dituzten jardueren eraginkortasuna, efizientzia eta koherentzia bultzatzea, pertsonak zentroan jarriz, ahalik eta zerbitzu pertsonalizatuena eta kalitate handienekoa eskaintzeko.


 PARTE HARTU NAHI DUZU?