LAN MENTORING. Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa ETEetan






Belaunaldien arteko erreleboa planifikatzea eta enpresetan adina kudeatzea funtsezkoa da ezagutzaren eta esperientziaren jarraipena ziurtatzeko, berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasunari eusteko. Gainera, trantsizio ordenatua eta ustekaberik gabekoa errazten du, taldearen produktibitatean eta aldartean duen eragina murriztuz.

Zer da LAN MENTORING?

Enpresa txiki eta ertainentzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua, belaunaldien arteko erreleboari beren pertsonalean edo, zehazkiago, negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan arrakastaz nola ekin kezkatuta, ezagutza modu egokian transferitu eta enpresan gera dadin.

Lan Mentoring zerbitzuaren bidez, enpresek beren pertsonalaren edo beren negoziorako kritikoak diren lanpostu jakin batzuen bizi-zikloa aurreratu, planifikatu eta kudeatu ahal izango dute, ezagutza modu egokian transferitzeko eta enpresan jarraitzeko, belaunaldi-erreleboa sistematizatzea lortuz.

Prozesua sistematizatzea lortzen denez, enpresak ikaskuntza bat izango du etorkizuneko erreleboak modu autonomoan kudeatzeko.

Enpresak behin bakarrik jaso dezake zerbitzua.

Berrikuntzan laguntzeko eragileak

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia Berrikuntzan Laguntzeko Eragileen Sareko kide da, eta Lan Mentoring zerbitzuaren esparruan belaunaldi-erreleboaren adinaren kudeaketari eta kritikotasunari buruzko diagnostikoan parte hartzen du, Lanbiderekin (Euskal Enplegu Zerbitzua), Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta euskal lurraldeko beste eragile batzuekin batera.

Zertan datza?

  • 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua.
  • Kosturik gabe enpresarentzat.
  • Urte osoan eskuragarri.
  • 10 eta 249 langile arteko Euskadiko ETEei zuzenduta.
  • Lehentasunez jarduera industrialak, industriari lotutako zerbitzuetakoak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzea.

Zerbitzu honetan 200 enpresak parte hartuko dute.

Zer sartzen da zerbitzu honetan?

Zerbitzuak hiru fase ditu:

Zenbat irauten du?

Zerbitzuak 6 hilabeteko iraupena izango du gehienez, eta aholkularitza-enpresak 10 lan-saio presentzial egingo ditu gutxienez (saio bakoitza ordubete ingurukoa izango da). Zerbitzuan zehar planteatutako ekintza bat ezarriko da gutxienez. Zuk erabakitzen duzu.

Planifikatu edo gertatzen utziko dugu?

  • Belaunaldi-erreleboa kudeatzeak aukera ematen du erretiratzen diren eta beste batzuekin ordezkatu behar diren enpresako funtsezko pertsonak identifikatzeko.
  • Aldaketa pixkanaka aurreratu eta zuzendu behar da.
  • Plantillan trantsizioak eta txertaketak egitea eskatzen du.
  • Plangintza beharrezkoagoa, kritikotasuna (lehiakortasunean eragina duten gaitasunak dituzten lanpostuak) eta urgentzia (plantillaren batez besteko adin altua, hurbileko erretiroak...) detektatzen badira ere.

Zer lortzen dut parte hartzen badut?

  • Plantillako pertsonen adina modu sistematizatuan kudeatzea.
  • Talentua eta ezagutza galtzea saihestea.
  • Enpresako funtsezko lanpostuak betetzen jarraituko dela bermatzea.

Interesatzen zaizu?

Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zalantzak dituzu edo informazio gehiago nahi duzu?

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Oarsoaldearekin rmacias@oarsoaldea.eus helbide elektronikoaren bidez
edo 943 49 41 29 telefonoaren bidez.