HAZINNOVA 2024
HAZINNOVA 2024
Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza
HAZINNOVA programaren bitartez
Eskaera egiteko azken eguna: 2024ko urriaren 24a
Zer da HAZINNOVA?
Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.
Zer eskaintzen dizu?
Hazinnova-k eskaintzen dizu:
- Doako 50 ordu aholkularitza espezializatuan.
- Hazzinova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar.
- Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.
- Ikus daitezkeen emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.
Nori dago zuzendua?
5 langile edo gehiagoko enpresei zuzendua, Euskadin daudenak eta jarduera industrialak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.
Industria
- Manufaktura-industria
- Erauzketa-industriak
- Energia-hornidurak
- Uren eta hondakinen kudeaketa
Zerbitzuak
- Industriari lotutako zerbitzuak
- IKT
- Telekomunikazioak
- Handizkako merkataritza
- Garraioa
- Biltegiratzea
- Finantza-jarduerak
- Aseguruak
- Edizioa
- Arkitektura
- Publizitatea
Hazinnova programa minimis-en mende dago.
Innobideak, Hazitek edo Hazinnovako beste deialdi batzuetan onuradun izan diren ETEen eskabideak onartzen dira.
Enpresek gehienez 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte, arlo berekoak izan daitezkeenak, betiere eduki bera ez bada.
Zein motatako proiektuak bultzatzen dira?
EKONOMIKO-FINANTZIARIOA
BARNE ADMINISTRAZIO-PROZESUAK
PRODUKZIOA
LOGISTIKA
PERTSONAK
BEZEROAK
MERKATU BERRIAK
PRODUKTUAK
HAZINNOVA programaren 2023.edizioaren emaitzak
517 proiektu onartu ziren.
367 enpresa parte-hartzaile.
2.247.000 € onartutako aurrekontuetan.
Enpresek 8,82ko batez besteko nota eman diote Hazinnova programari.
Berrikuntza-proiektua amaitzean, ETEek ETE berritzaile gisa egiaztatzen dituen Hazinnova ziurtagiria jasotzen dute.
EPEAK
Hasiera-data:
2024ko apirilaren 9a
Amaiera data:
2024ko urriaren 24a, 23:59ean
INTERESATZEN ZAIZU?
Berrikuntza txikiek, onura handiak ekarriko dituzte. Interesa baduzu, eskatu doako aholkularitza hemen.
KONTSULTAK
Edozein kontsulta egiteko, Oarsoaldearekin harremanetan jarri ahal izango da rmacias@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 49 41 29 telefonoaren bidez.