Oarsoaldearen funtzioak
2.A. Oarsoaldearen funtzioak
OARSOALDEA irabazi-asmorik gabeko eskualdearen garapen-agentzia bat da eta tokiko herri-sektorearen barruan sartzen da. Eskualdeko lau Udalek 1993. urtean eratu zuten eta sozietatearen estatutuen bigarren artikuluari jarraiki, eskualdearen garapen sozioekonomikorako eta biztanleen bizi-kalitatearen hobekuntzarako bideratuak dauden zereginak eta jarduerak burutzea du xede.
Sozietatearen helburua betez, OARSOALDEAk lan-orientabidearen, prestakuntzaren, enpresa-sorreraren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazioen, hiri-birgaitzearen eta abarren eremuetan zerbitzuak eskaintzen dizkie partikularrei. Era berean, enpresek zerbitzuak jasotzen dituzte honako arloetan: langileak hautatzea, finantzaketa, industria-lurzorua, enpresa-kudeaketa, etab.