Pribatutasun politika

1. Sarrera

(EB) 2016/679 Erregelamenduak (DBEO), 3/2018 Lege Organikoak (DPBEDBLO) eta toki-eremuan aplikatzekoa den araudi sektorialak Oarsoaldearen webgunearen bidez jasotako datu pertsonalen tratamendua arautzen dute.

Atari honen helburua interes orokorreko informazioa eskaintzea eta, hala badagokio, izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko aukera ematea da.

2. Tratamenduaren arduraduna eta datuak babesteko ordezkaria

Tratamenduaren arduraduna: OARSOALDEA S.A.

IFZ: A-20458329

Posta-helbidea: Astigarragako bidea, Mamut Bulego eraikina 2, 2. solairua, 20180 Oiartzun.

Telefonoa: 943 494 129

Posta elektroniko orokorra: oarsoaldea@oarsoaldea.eus

Datuak babesteko ordezkariarekiko harremana: dpo-dbo@oarsoaldea.eus

3. Tratamenduaren helburuak eta Jardueren Erregistroa

Webgune honen bidez tratatzen diren datu pertsonalak Oarsoaldeak eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatzeko, administrazio-prozedurak izapidetzeko eta herritarrekiko komunikazioa mantentzeko erabiliko dira.

OARSOALDEAk webgunearen bidez egiten diren tratamendu batzuetan tratamenduaren arduradun gisa jarduten du, eta beste batzuetan, berriz, beste administrazio publiko batzuen kontura tratamendu-eragile gisa.

Helburu osoak Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) kontsulta daitezke, legitimazio oinarri, datu hartzaile, kontserbazio epe eta gainerako xehetasunez gain.

Formulario, izapide, telefono-lokuzio edo zerbitzu espezifiko bakoitzean, tratamenduaren helburu zehatzari buruzko informazio gehiago emango da.

4. Tratamenduaren legitimazioa

Oarsoaldeak honako lege-oinarri hauetan oinarrituta tratatzen ditu datu pertsonalak:

  • DBEOren 6.1.e artikulua: interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzea.
  • DBEOren 6.1.c artikulua: legezko betebeharrak betetzea.
  • DBEOren 6.1.a artikulua: interesdunaren adostasuna, beharrezkoa denean, eta betiere baiezko egintza argi baten bidez, zeina edozein unetan erretiratu ahal izango baita.
  • DBEOren 6.1.b artikulua: kontratu bat gauzatzea, hala dagokionean (adibidez, kirol-jarduerak edo borondatezko inskripzioa duten zerbitzuak).
  • DBEOren 6.1.f artikulua: tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko.

Tratamendu bakoitzari dagokion legitimazio zehatza Tratamendu Jardueren Erregistroan eta dagokion informazio-klausulan kontsulta daiteke.

5. Erabiltzailearen eta adingabeen betebeharrak

Datuen egiazkotasuna: Erabiltzaileak emandako datuak zuzenak, eguneratuak eta osoak direla bermatzen du.

Adingabeak: Ezin da 14 urtetik beherakoen datu pertsonalik eman gurasoen edo tutoreen baimenik gabe. Adingabeei zuzendutako zerbitzuetarako, baimena egiaztatzeko behar diren neurriak hartuko dira.

6. Datuak gordetzea

Datuak tratamenduaren helburua betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira, hots, prozedura, harreman juridikoa edo administrazio-jarduerak irauten duen bitartean tratatuko dira, eta tratamenduaren ondoriozko balizko erantzukizun juridikoen arabera kontserbatuko dira, bai eta Euskal Kultura Ondarearen (6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena) eta Dokumentu Kudeaketa eta Ondarearen (5/2022 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena) araudiaren arabera ere.

7. Datuen jasotzaileak eta komunikazioak

Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Legezko betebeharra denean epaitegi eta auzitegiei, beste administrazio publiko batzuei edo DBEOren 28. artikuluaren arabera kontratu bidez tratamendu-eragile gisa jarduten duten erakundeei beharrezko komunikazioak egitea.
  • Administrazio-elkarreragingarritasuna: 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera, Oarsoaldeak beste administrazio batzuen dokumentuak kontsultatu ahal izango ditu, herritarrek sektore publikoaren esku dagoen dokumentazioa berriro aurkeztu behar ez izateko.

Tratamendu bakoitzeko hartzaileei buruzko informazio zehatza Tratamendu Jardueren Erregistroan eta dagokion informazio-klausulan kontsulta daiteke.

8. Segurtasun-neurriak

Oarsoaldeak datuak babesteko neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak aplikatzen ditu, 311/2022 Errege Dekretuak araututako Segurtasun Eskema Nazionalak (SEN) eta administrazio elektronikoaren arloko gainerako araudiak eskatutakoa betez.

9. Interesdunen eskubideak

Datuen titularrek honako eskubide hauek baliatu ahal izango dituzte:

  • Datuetan sartzeko eskubidea
  • Zuzentzeko eskubidea
  • Ezerezteko eskubidea
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea
  • Aurka egiteko eskubidea
  • Erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea, profilak egitea barne

Eskubide horiek baliatzeko, Oarsoaldearen helbidera edo dpo-dbo@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, bai eta informazio gehiago eskuratu ere www.oarsoaldea.eus gardentasun-atarian.

Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan (DBEB), beren eskubideak behar bezala artatu ez direla uste badute.

Pribatutasun politika honek OARSOALDEA, S.A.-ren datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko,  2018/3 Lege Organikoarekin bat.

1. ARDURADUNAREN IDENTITATEA ETA KONTAKTUZKO DATUAK

OARSOALDEA, S.A., A-20458329 IFZ-rekin, ondoren adierazten diren tratamenduen arduraduna da. Honekin harremanetan jartzeko hurrengo bideak erabil daitezke:

  • Astigarraga Bidea 2, Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)- era posta bidez zuzenduz.
  • Posta elektroniko bidez: dbol-lopd@oarsoaldea.eus

2. DATUEN TRATAMENDUA: HELBURUEN DESKRIBAPENA, OINARRI JURIDIKOAK ETA DATU HARTZAILEAK

OARSOALDEA, S.A.-k Tratamendu-Jardueren Erregistroa du, bera arduraduna izanda. Bertan, tratamenduaren helburuak, oinarri juridikoa edo legitimazioa eta DBEO-ren 30.artikuluan ezarritako gainerako elementuak zehazten dira. Jarraian deskarga ditzakezu, webgune honen bitartez burututako tratamenduak eta enpresa eta norbanakoentzako garatzen dituen zerbitzuekin lotutakoak:

Ustekabeko errorea gertatu da.

3. DATUEN KONTSERBAZIOA

Tratamendu bakoitzean datu pertsonalak eskatutako zerbitzuen prestazioak iraun bitartean, eta/edo eratutako harremanak iraun bitartean mantenduko dira, eta ondoren, aplikagarri diren legezko epeetan, eta jaso ziren helburua betetzeko eta helburu horietatik nahiz datuen tratamendutik eratorri litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezko denboran. Datu pertsonalen tratamendua adostasunean oinarritzen bada, datuak interesdunak baimena ezeztatu edo datuak ezabatzeko eskaera burutu arte gordeko dira.

Tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datuak soilik eskatzen dira. Gure online formularioetan datuak ez jakinarazteak zure eskaerak bete ezin izatea suposatuko du.

4. DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Sare sozialetan (Twitter, Facebook), eta/edo Interneten (Youtube eta/edo Vimeo) irudi eta/edo bideoen argitaratzeak, eta boletin elektronikoen bidalketak (Mailchimp) barne hartzen dituzten tratamenduetan, EE.BB-tan egoitza duten eta EU-US Privacy Shield Akordioaren barnean dauden (EB-ko Batzordearen egokitzapen-erabaki batek babestuta) zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hornitzaileei komunikatuko zaizkie datuak.

5. ESKUBIDEEN EGIKARITZEA

OARSOALDEA, S.A.-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo dbol-lopd@oarsoaldea.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak OARSOALDEA, S.A-ren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko, baina kontserbazioa bermatuz.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidaltzeko eskatzeko.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, zure eskubideak betearazteko.

Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.

6. PRIBATUTASUN POLITIKAREN EGUNERATZEA

Datuak babesteko politikaren edukia alda daiteke, gerta daitezkeen lege aldaketetara eta Kontrol-Agintaritzak igorritako irizpide eta jarreretara egokitzeko. Hori dela eta, komenigarria da webgunera aldian-aldian sartzea, informazio motaren eta egiten diren tratamenduen inguruan behar bezalako informazioa jasotzeko.