Kontsumo Bulegoa
Kontsumo bulegoa
Arazoak eduki dituzu produktu bat erosi edota zerbitzu bat kontratatu duzunean eta ez dakizu zure eskubideak zein diren? Guk aholkatuko dizugu eta erraz jakingo duzu zer egin behar duzun.
Kontsumitzaileen eskubideak babesten ditugu. Gure kontsumo bulegoan zure eskubideen eta betebeharren berri emango dizugu ondasun bat erosi aurretik edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean (telefonia, elektrizitatea, gremioak, zerbitzu teknikoak, etab.).
Halaber, erreklamazio bat nola jarri azalduko dizugu eta ez baduzu emaitza onik lortzen, konpontzen saiatuko gara beharrezkoak diren izapide guztiak eginez.
Arreta ordutegia
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
- Olibet, 6. 20100 Errenteria
- 943 510 111
- kontsumo@oarsoaldea.eus
Hemen benetako kasuak aurkituko dituzu, hala nola gatazka komertzial ebatziak edo erreklamazio arrakastatsuak, elkartasuna eta ikaskuntza kolektiboa sustatuz kontsumitzaileen eskubideen defentsa indartzeko.
AMONA
Nire amonak 84 urte ditu. Bakarrik bizi da eta ondo moldatzen da egunerokoan, baina ni pendiente nago eta, batez ere, adi egoten naiz bere fakturei eta gainerako paperei.
SAMsung-aren kasua
Samsung Galaxy Fold bat erosi nuen nire telefono konpainiari kuotetan ordaintzeko. Iritsi zenean konturatu nintzen ez zitzaidala gustatzen, beraz, itzuli egin nuen eta beste modelo bat erosi nuen.
erosketak interneten
Erosketa bat egin nuen Interneten bidez aurretik ezagutzen nuen webgune batean, ez nongoak diren ez dakigun horietako batean.
TUR-era pasatzea
Zerbait irakurri nuen egunkarian gasaren prezioaren igoerari buruz eta gomendagarria zela TURera pasatzea (tarifa erregulatua).
YOIGO KASUA
Nazkatuta, Yoigoren dendakoei esan nien ez nuela mugikorrik nahi eta han utzi nuen. Baina Yoigok kuotak kobratzen jarraitu zuen. Eta mugikorra ere ez neukan!!
BESTE ESPERIENTZIAK
Hemen jarriko ditugu beste batzuen esperientziak