Geroa ereiten

GERTUKO TURISMOA ERAKARTZEKO TRESNAK ETA ESTRATEGIAK

Doako webinarra, maiatzaren 28an.


Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko sektore turistikoari zuzenduriko doako webinarra antolatu du maiatzaren 28an, goizeko 10etatik 11etara bitartean. Online topaketa honen gaia gertuko turismoa izango da, eta hau erakartzeko estrategia eta tresnak azalduko dira.

Izan ere, mugikortasun neurriak lasaitu badira ere, 2021 denboraldian oraindik gertuko turismoak pisu handia izango duela aurreikusten da. Hau dela eta, gai hau lantzeko sektoreari tresnak eta baliabideak ematea garrantzitsutzat jotzen du Oarsoaldea Garapen Agentziako turismo sailak, batez ere tresna digitaletan eta teknologia berrietan zentratuz.

Horrela, Marketing turistikoan espezializatua dagoen Gura Marketing enpresako Leyend Velillarekin batera, gertuko turismoa erakartzeko estrategiak ikusiko ditugu. Ondoren, komunikazioan aditua den eta Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo saileko komunikazio zuzendaria den Beñat Muñozen eskutik horiek martxan jartzeko erabili daitezkeen tresna digitalak azalduko dizkigu.

Saio honen helburua, Aizpea Otaegi Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak adierazi duenez, turismo-sektoreko enpresei identifikatzen diren eta haientzat giltzarri izan daitezkeen aukerak hurbiltzea da eta turismo sektorearen digitalizazio prozesuan laguntza eskaintzea.

Hilabete hauetan zehar eskualdeko etorkizun sozioekonomikoa garatzeko funtsezkoak diren gaiei buruzko topaketa gehiago antolatuko dira, besteak beste: Ekonomia zirkularra, digitalizazioa, 4.0 industria, zilarrezko ekonomia, oinarrizko finantzak, adimen artifiziala, elikadura, gauzen Interneta...

Saio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren laguntzari esker antolatu da.

Informazio gehiago:

www.oarsoaldea.eus

www.covid19oarsoaldea.com

Tel/: + 34 943 494 129


tu-webinarra-web-eusk


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus