Geroa ereiten

EUSKARALDIKO EUSKAPARATE LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DIRA

Eskualdeko 62 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan eta epaimahaiak ezagutzera eman ditu Euskaparate Lehiaketaren 1. edizioko irabazleak.


Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa burutu dute. Ostalaritzaren itxieraren ondorioz, ordea, establezimendu horiek ezin izan dute aurten lehiaketan parte hartu.

Guztira 62 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan; Errenteriako 41ek, Lezoko 10ek, Oiartzungo 8k eta Pasaiako 3k.

Epaimahaiak lan handi xamarra izan du sarituak erabakitzen baina eman ditu ezagutzera erakusleiho dotoreenen zerrenda.

Herriz herriko irabazleengandik hasiz, Errenterian Bizimodu denda gertatu da irabazle; Lezon, Harira diseinu eta komunikazio estudioa; Oiartzunen, Miren Josune Cardona estankoa, eta Pasaian, Antxoko Raquel Dominguez botika.

Sari nagusia edo eskualdeko saria Oiartzungo “El Paso” arropa dendarentzat izan da.

Sari nagusiaren jabeak bezeroen artean 5€ko 80 deskontu bono banatzeko diru saria  eskuratu du eta herri bakoitzeko irabazleak 5€ko 40 deskontu bono banatzeko diru saria.

Zorionak irabazleei eta deskontuez gozatuko duzuen guztioi.


euskaparatea-muntaiaw


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus