11 IKASTETXE 11 TONTOR EKIMENA

Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko mendizale guztiak.

Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.



Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, zure ikastetxearen atalean, hainbat mendi tontor igotzeko proposamena ikusgai duzu. Tontor guztietara iritsi zarela frogatzeko aukera izan dezagun, zuk ateratako argazkia ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearen helbide elektronikora bidali behar duzu.

  • Argazki horretan agertu behar duena derrigorrez: zein tontor den adierazten duen plaka edo paisaia.
  • Argazkian ager daitekeena: Zu edota zure familia Eskola Kiroleko arroparekin,  ikastetxeko kamiseta soilik, mapan nabegazio marka, eguna eta ordua ziurtatuko duen telefono edo ordulari irudia…

11 tontorretatik 6 betetzen dituenak, “11 ikastetxe 11 tontor” egitasmoaren kamiseta berezia jasoko du.  11/11 egin dituenak opari berezia izango du. Urtarrilak 10erarte daukazu  11 tontorrak zureganatzeko epea!

Lotu botak eta goazen mendira!

TONTORRAK

  1. Urdaburu
  2. Igorin
  3. Txoritokieta
  4. Tximistarri
  5. Elorrieta
  6. Urkabe-Arkale
  7. San Markos
  8. Aldura
  9. Arrokaundieta-Mitxintxola
  10. Mendiola
  11. Erroilbide-Txurrumurru

PASAIARENTZAKO AUKERAK (Oiartzunekin ez baita mugakide):

Ulia (234m)

OIARTZUNENTZAKO AUKERAK (Pasaiarekin ez baita mugakide):

San Martzial (249m)

Erlaitz (497m)

Pagoagalarre(339m)

Zalantzak badituzu edo edozein argibide beharko bazenu: eskolakirola@oarsoaldea.eus



bizikidetza taldeetan web ii


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus