Enpresa-Zentroa. Gelen alokairua

Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, produktuen aurkezpenak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina, bilera, aurkezpen, ikastaro eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.


Pasaia Gunea

25 pertsonentzat lekua dauka eta hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezinhobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta pantaila dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da. TV erreserbatzeko aukera ere badago.

web-gela-erreserba-pasaia

Errenteria Gunea

12 pertsonentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta pantailarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko egokia da.

web-errenteria-gunea

Prestakuntza aretoa

Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektorea eta pantaila ditu. Ordenagailuetan Windows sistema, office-a eta adobe acrobat-a instalatua dago eta internetera sarbidea badu. Gela honen alokairuak inprimategi zerbitzua ere eskaintzen du.

web-hazilan3


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus