Ideia bat baduzu eta enpresa proiektua abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak jakin nahi badituzu, konta diezaguzu eta zure zalantzak argituko dizkizugu. Zurekin batera egingo dugu ibilbidea eta ekintzez beteriko metodologia batean oinarrituko gara.
Oarsoaldea eskualdean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) zure enpresa abian jartzeko behar dituzun baliabide eta aholkularitza eskainiko dizugu baita eskura eduki ditzakezun laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa ere.
Etor zaitez ABIATU doako informazio saiora eta labur-labur azalduko dizugu zer den eskaintzen dizuguna eta zuk zeuk erabaki.
Errenteriako HABIAN! ekintzaileen hazitegia ezagutzen duzu?
Eta Oiartzungo Enpresa Zentroa?
Ezagutu eta hauen inguruko informazioa nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Formularioan adierazi zure baimena dugun datu pertsonalen tratamendurako Pribatutasun Politika –n adierazitakoa oinarri hartuta.
Datu babesaren oinarrizko informazioa
Erraztutako datu pertsonalak OARSOALDEA, S.A-k tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun bezala, ekintzaileei zerbitzu ezberdinak eskaintzeko; enpresa berriak sortu eta sendotzeko, kontsultak argitzeko eta eskaerak kudeatzeko helburuarekin. Zure datu pertsonalei dagokionez, nahi izanez gero eskubidea duzu dbol-lopd@oarsoaldea.eus helbidera zuzenduz zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez konfirmatzeko, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzeko, edo datu horiek ezabatzeko, beste eskubideen artean.
Datu babesari buruzko informazio gehigarria web orrialdeko Pribatutasun politikan azaltzen da.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894