1997an sortu zenetik Oarsoaldearen lan ildo garrantzitsuenetako bat herrialdeen arteko lankidetza izan da.
Oarsoaldearen Nazioarteko lankidetza herrialdeen arteko harreman iraunkorrean eta pribilegiatuan oinarritzen da. Abantailen elkarrekikotasuna eta helburu bat lortzen lagunduko diguten aurrerapenen bilaketan elkarlanean aritzea dira lankidetza honen oinarria.
Lankidetza prozesuan parte hartzen dugun herrialdeen artean indarrak batzen ditugu, baliabideak konpartituz, arriskuak saihestuz eta bakoitzak dituen lehiakortasun abantailak aprobetxatuz. Guztiok helburu bera izatea da helburua.
Urte hauetan zehar hainbat ekimen jarri dira martxan: garapen lokalerako lankidetza, lankidetza ekonomikoa eta kulturala.
Oarsoaldean aktiboki parte hartzen dugu lankidetza europarreko proiektuetan eta jardueretan. Horri esker, Europako Batasuneko finantziazioa lortzen dugu eskualdearen garapen ekonomikoa bulzatzen duten jarduerak martxan jartzeko.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894