Gure eskualdean dauden pabilioi eta lursailen inguruan daukagun informazio guztia zure esku jartzen dugu. SPRILUR zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta OARSO BIDASOAKO INDUSTRIALDEA, S.A. sozietate tresnaren bitartez jarduera ekonomikoetarako zoru publikoaren eskaintza sustatzen dugu.
Finantza-erakunde ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez laguntzak, dirulaguntzak zein lehentasunezko finantza baldintzak lortzeko informazioa eta laguntza ematen dugu.
Enpresentzat erakundeek eskaintzen dituzten laguntzak
Enpresa-proiektu berriak planteatzen dituzten enpresei bideragarritasun planaren garapenean laguntza.
Barne-ekimena.
Enpresen langileen etengabeko prestakuntza beharraren diagnostikoa eta kudeaketa egitea, beren giza baliabideen birgaitzea errazteko helburuarekin, eta ondorioz, merkatuko behar berrietara moldatzeko asmoz.
Oarsoaldeak enplegua eskatzen ari den pertsonaren eta trebakuntza zehatza duten lan-postuak betetzeko beharra duten enpresen arteko zubi lana egiten du.
Enplegu eskaintzaren formularioa.
Eskualdeko jarduera ekonomikoaren jarraipena egiten dugu eta enpresen datu base zabal bat daukagu, enpresa-ehunaren arteko erlazioak errazteko helburuarekin. http://www.oarsoaldea.eus/mapako
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894