Gelen eta espazioen alokairua 

Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.

Pasaia Gunea

25 petsonarentzako lekuarekin, Pasaia Gunea hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezin hobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta pantaila dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da. Zentroko enpresek egun erdirako alokatuta, 81,16€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 126,8€ (BEZ gabe). Kanpoko enpresek egun erdirako alokatuta, 135,15€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 211,36€ (BEZ gabe).

Errenteria Gunea

12 pertsonarentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta pantailarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko ezin hobea da. Kanpoko enpresek egun erdirako alokatuta, 50,69€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 88,76€ (BEZ gabe).

Prestakuntza Gela

Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektore bat eta pantaila ditu. Ordenagailuetan Windows sistema, office-a eta adobe acrobat-a instalatua dago eta internetera sarbidea badu.

Oarsoaldeak Agustinak zentroko gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Errenterian kokatuak (Agustinak Etorbidea 4), topo geltokitik 8 minutura eta OTArik gabeko eta bizikletentzako aparkalekuarekin enpresek nahi adina bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.

Erabilera anitzeko gela 1

Zentroko beheko solairuan kokatutako erabilera anitzeko 101,5 m2-ko espazio nagusia, espazio zabal eta moldakorra da; gehienez 65 pertsonako topaketetarako, aurkezpenetarako, erakusketetarako eta prestakuntzetarako. Diseinu funtzionalarekin, ekitaldi nabarmenetarako leku aproposa da. Egun erdirako alokatuta, 100€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 200€ (BEZ gabe).

Erabilera anitzeko gela 2

Zentroko beheko solairuan kokatutako erabilera anitzeko 78,77m2-ko espazio ireki, argitsu eta moldakorra, gehienez 40 pertsonako topaketetarako, aurkezpenetarako, erakusketetarako eta prestakuntzetarako. Diseinu funtzionalarekin, ekitaldi nabarmenetarako leku aproposa da. Egun erdirako alokatuta, 80€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 160€ (BEZ gabe).

Lan-gela A

12 pertsonako bileretarako, prestakuntzarako edo talde-dinamiketarako 52,21m2-ko gune egokia da. Egun erdirako alokatuta, 50€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 100€ (BEZ gabe).

Lan-gela B

12 pertsonako bileretarako, prestakuntzarako edo talde-dinamiketarako 43,08m2-ko gune egokia da. Egun erdirako alokatuta, 50€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 100€ (BEZ gabe).

Espazio edo gelaren bat alokatu nahi duzu?