Ekintzaileei laguntza zerbitzua
Ekintzaileei laguntza zerbitzua
Zure enpresa sortu nahi duzu?
ABIATU - doako informazio saioAK
Saio hauetan ekintzailetzaren bidean eman beharreko urratsak azalduko dizkizugu, eta, ondoren, banakako tutoretzak egingo ditugu, proiektu bakoitzaren zehaztapenetara egokituta.
Informazio gehiagorako:
943 49 41 29
oarsoaldea@oarsoaldea.eus
Zertan lagunduko dizugu?
- Zure proiektua zehazten eta hura garatzen: duzun IDEIAtik abiatuta.
- Zure proiektuaren jasangarritasun EKONOMIKO, ETIKO, SOZIALA eta LANKIDETZAZKOA aztertzen.
- Baldintza ONURAGARRIETAN hainbat finantzaketa-lerro zure eskura jarriz, zure proiektua abian jartzeko abalik behar izan gabe.
- Hainbat DIRU-LAGUNTZen bilaketan laguntza.
- Egin beharreko IZAPIDE GUZTIETAN euskarria emanez.
- Zure proiektuari ekiteko INKUBAZIO-ESPAZIOAK (AGUSTINAK ZENTROA eta ENPRESA ZENTROA) eskainiz.
- Zure negozioa kudeatzeko funtsezko alderdiekin lotutako PRESTAKUNTZA-PILULEN bidez gaituko zaitugu (GURE WEBINARRAK IKUSI).
- Establezimendu berri bat martxan jartzeko DIRULAGUNTZAk.
- Martxan dagoen jarduera batetik ekin nahi badiozu, ZER NEGOZIOK BILATZEN DUTEN ERRELEBOA erakutsiko dizugu.
- Zure negozioa EGONKORTZEN lagunduko dizugu.
Ekintzailetzarako programak
Funtsezko Ekonomiako jardueretan Eskualdeko autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko aholkularitza eta laguntza tekniko integraleko zerbitzua (PROGRAMA ITXITA).
Artisautza Talentua Bultzatzeko (ATB) programaren bidez Artisautza “modus vivendi” bihurtu nahi duten eta prozesu horretan dauden pertsonen profesionalizazioari lagundu nahi da (PROGRAMA ITXITA).
ZTIM diziplinen arloan ikaskuntza, ekintzailetza, lankidetza eta berrikuntzarako inguruneak bultzatzen dituzten proiektuak garatzea (programa jardunean). (PROGRAMA ITXITA).
AGUSTINAK ZENTROA
KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIARAKO ZENTROA
KSI (Kultura eta Sormen) proiektuei lagundu, sustatu eta aukerak sortzeko lankidetza gunea.
Info +: agustinakzentroa@oarsoaldea.eus
943 518 404
agustinakzentroa.eus
Ekintzaileei zuzendutako LANBIDEren laguntzak
- Enpresa-Ideia bat garatzeko laguntzak. (PROGRAMA IREKITA).
- Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak. (PROGRAMA IREKITA).
- Proiektua ezartzeko laguntzak. (PROGRAMA IREKITA).
- Enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak. (PROGRAMA IREKITA).
Negozio ideia bat duten emakumeei zuzendutako programa bat da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Xedea du Gipuzkoako lurralde historikoan enplegua sortzea, emakumeek sustatutako enpresa proiektuak bultzatuz (programa jardunean).
Negozio-ideia berriak garatzen laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko programa bat da: ekintzaileei laguntza guztia ematen zaie beren proiektuak definitu eta zehaztu ditzaten eta enpresa bat sortzeko asmoa egia bihurtzea errazago gerta dakien. Programari esker, enpresa-asmoa aztertzen da, hau da, asmo horren aldaera adierazgarrienak, arriskuak, eta abar, eta hori guztia BIDERAGARRITASUNAREN ETA NEGOZIOAREN PLAN batean hezurmamitzen da. Plan hori izanda, errazago da enpresa abian jartzeko finantzaketa bilatzea (programa jardunean).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Oarsoaldeako ekosistema ekintzailea astindu eta beraien enpresa-ideiak abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko eta ezagutzeko programa.
1.saioa: Kultura eta Sormena
2.saioa: Hiri-ekonomia
3.saioa: Emakume ekintzaileak
4.saioa:
Emakumeak, Ekintzaileak eta migranteak.
Gure espazioak
AGUSTINAK ZENTROA
KSI (Kultura eta Sormen) proiektuei lagundu, sustatu eta aukerak sortzeko lankidetza gunea.
ZER ESKAINTZEN DIZU?
> Hasierako etapan aurkitzen diren OZTOPOAK MURRIZTU nahi dira, hala nola, merkatu-alokairuak ordaintzea, ekipamenduan inbertitzea, promozio-zailtasunak, negozio-ereduari buruzko ezjakintasuna, kudeaketa-arloko oztopoak, zure enpresa sortu ahal izateko beharrezkoak direnak.
> Zure jarduera PROFESIONALIZATZEKO laguntza espezializatua jasoko duzu langile kualifikatuen eskutik, ezagutza duten pertsona eta erakundeen talde batek gidatuta.
> PRESTAKUNTZA, jardunaldi, tailer eta jarduera espezializatuak hainbat arlotan: marketina, komunikazio-trebetasunak, lankidetzak, legedia, besteak beste.
> NETWORKING-a. Harreman zuzena erraztuko dizugu enpresekin eta prestakuntza-zentroekin.
OIARTZUNGO ENPRESA ZENTROA
Gurekin harremanetan jarri enpresa zentroaren inguruan informazio gehiago izateko.
EZAGUTU ENPRESA ZENTROAOarsoaldearekin ekin diote, besteak beste...
Laura Aguilar
Arte y Joya proiektu artistiko eta artisaua da, hiru diziplinatan banatzen dena: pintura, bitxigintza eta argazkilaritza.
IDOIA LIZEAGA
Artisau bitxigilea eta lore-saltzailea. Artea eta artisautza naturarekiko maitasuna adierazteko modu gisa.
SAIOA MATXAIN
Moda-diseinatzailea eta SAI·SUO markaren sortzailea da, eta jantziak neurrira egiteko aukera ematen du.
TANIA CARRETERO
Tania Ileapandegia Errenteriako Pontika auzoan kokatua, irudia aldatzeko zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu.
MAIDER PÉREZ
Pasaian inspiratutako eleberrietan agertzen diren lekuak ezagutzeko Euskadi Eleberri-Turismoa ekimena sortu zuen bisita gidatuak eskaintzeko asmoz. Dolores Redondo eta Ibon Martinen eleberrien bidez, gure badiako leku enblematikoak ezagutuko ditugu, baita gure kulturarekin lotutako tradizioak eta istorioak ere.
IARA MARTINEZ
Psikologoa, psikogorputzeko terapeuta eta prestatzailea. Bere lanaren oinarria ikuspegi integratua da, alde batetik, laguntza terapeutikoko korronte desberdinetako prestakuntzatik lortutako ezagutzetan oinarritua, eta, bestetik, terapian eta prestakuntzetan dudan esperientzia pertsonalean oinarritua.
LARRAITZ ANGUITA
Gazta-Teka Larraitz Gazta denda gazten zaletasuna bultzatzen jarraitzeko sortu da. Hainbat ahosabaietarako gaztak aurki ditzakezue dendan: Idiazabal klasikoa, menda-zaporeko gaztak... baita ardi-, behi- eta ahuntz-gaztak ere, beste artisau-produktu batzuekin batera.
UNAI HUICI
Argazkilaria, esperientzia handikoa ezkontzetan eta era guztietako ospakizunetan. Estilo fresko eta naturalagatik nabarmentzen da. Horrez gain, nazioarteko argazki- eta bideo-agentzietarako eduki digitala sortzen du.
RUBEN CRESPO
Publizitate-enpresa garrantzitsu batentzat bideografo gisa lan egin ondoren, naturarekiko eta bidaiekiko beti sentitu dudan grina, gaur egun amaitu ez den abentura batean murgildu ninduten.
Nire enpresa propioa irekitzea erabaki nuen, ikus-entzunezko sektorean nire jarduera profesionala formalizatuz, eta nire zerbitzuak eskainiz zuzendari, argazki-zuzendari eta kamera-operadore gisa, urpeko filmazioan, lurreko filmazioan, naturan eta outdoor kiroletan espezializatuz.
ELENA RANZ
Egile-arroparen, Montessori jostailuen eta eco-friendly haurrentzako osagarrien marka da Kaisho, nortasun handiko haur sortzaileentzat.
Kaisho, gainera, komunitate bat da, espazio kontziente, iraunkor eta modernoa, seme-alaben hazkuntza arduratsuarekin konprometitutako guraso guztientzat, haurtzaroa markatuko duten objektuen balio artistikoa eta pedagogikoa estimatzen baitute.
MARTA NAZABAL
Egunerokotasuneko bizimoduan oinarri ditudan ohiturak elkarbanatuz etorkizun bat sortu nahian ireki dut Kutixao. Bezeroekin ikasiz, herrian nire lekutxoa egin nahian.
Pixkanaka denetarik eskaintzen da dendan, Elikagai ekologiko eta naturarekin errespetagarriak direnetatik hasi eta xaboi, krema, hortzetako pasta, etxeko garbiketarako produktuak, belarrak, edariak... eta elikagai osagarrietaraino. Eta ez dagoena eskatzeko zerbitzua dago dudarik gabe