Alokairu soziala behar dut

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa

Alokairu soziala ASAPen bidez

alquiler social Oarsoaldea

Etxejabeentzako eta maizterrentzako informazio eta bitartekaritza lanak egiteko zerbitzua da Etxebizitza bulegoa.

Oiartzungo Udalak, programa berri hau abian jarri zuen Alokabidekin batera, Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko.

Bulegoaren helburua beharrezko tramitazio lanak egitea da, etxejabeentzako eta maizterrentzako erosoa izango den zerbitzua eskaintzea: aukerei buruz informatu; gestio lana egin; laguntzak bideratu; kontsulta eta tramitazioa gauzatzeko.

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa

Mamut bulegoa

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara (hitzordua eskatu behar da).

Abantailak, laguntzak zein baldintzak

Programa honek eskaintzen dituen abantaila, laguntza zein baldintzak hauek dira:

Etxejabeentzat

  1. OHZn %50eko deskontua.
  2. Alokabideko ASAP edo Bizigune programako aseguru hirukoitza: juridikoa, kaudimena (errenta ordaintzeari huts egiten badio maizterrak) eta hondatzeen aurrean.
  3. Udalak 60 €ko errenta osagarria emango dio 12 hilabetez.
  4. Efizientzi Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (100 € arte).
  5. Gutxienez, programan 5 urtez egoteko konpromisoa.
  6. Berritze proiektuaren finantzaketa (3.000 € arte)
  7. Obren lizentzian %95eko hobaria.

Maizterrentzat

  1. Gehienez 650 €ko alokairua.
  2. Etxebiden izena emana egon behar da, alokairu erregimenean.
  3. Bizitza-unitatearen (etxean bizi diren pertsonak) diru-sarreren %30 baino gehiago ez da bideratuko alokairura.
  4. Bizi unitateak 15.000 eta 39.000 € arteko diru-sarrerak izan behar ditu.

Etxejabeen eta maizterren iritziak

"Jende gaztea alokairu merkeago batekin gurasoen etxetik atera ahal izateko aukera ona da. Gainera, alokatzeko garaian sinatzen den kontratuan eskaintzen diren garantiek konpentsatzen zutela ikusi nuen. Bermeei dagokionez, errenta ordainduko ez balitz edo edozein kalteren aurrean Alokabidek erantzungo luke eta, gainera, alokairu kontratua amaitutakoan egoera berean jasoko nuenaren ziurtasuna transmititu zidaten."

Josune Santesteban (Etxejabea)

"Prozesua erraza iruditu zait eta beste alokairu mota bat baino errentagarriagoa da. Jabearekin erlazioa ona da eta arazoren bat egon denean, jabearekin hitz egin eta konpondu da."

Amaiur Martinez (Maizterra)