OTEI - Oarsoaldeko enpresak eraldatuz: Energetikoki Iraunkorra eta Eraginkorra den etorkizuna

Banner Title Example

Energia berriztagarriarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko interesa hazi egiten da eskualdean, eta iraunkortasunerako eta enpresa eraginkortasunerako
bidea markatzen du.

Enpresetan plan eta jarraibide pertsonalizatuak

OTEI programak -Oarsoaldeko Trantsizio Energetiko Industriala erraztuz-, funtsezko bideratzaile gisa, Oarsoaldearen eraldaketa sozioekonomikoa bultzatu zuen, industria-enpresen energia- eta ingurumen-trantsizioan zentratuta. KPIen azterketa zehatz baten bidez, 46 enpresatarako plan eta jarraibide pertsonalizatuak garatu zituen, mikroenpresak hartuz, industria metalurgikoa, garraioa, zerbitzuak, industria kimikoa, elikagaiak, zura, papera eta eraikuntza barne hartzen dituzten sektoreetan. Programak energia aurreztearen kultura, energia berriztagarrien erabilera, independentzia energetikoa eta uraren kudeaketa iraunkorra sustatu zituen.

Zure enpresarentzat intereseko informazioa

Fiskalitate ekologikoa

Enpresentzat obariak eskualdeko udalerrietan energia, ingurumen hobekuntza eta energia arloetan (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia).

Enpresetan  gomendioak

Baliogarriak izan daitezkeen praktika onen xorta. Energia berriztagarrien instalazioa, azterketa energetikoak, kudeaketa erangikorra,...

Laguntzak

Ekonomia zirkularra, efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak, ... lotutako dirulaguntzen laburpena. Indarrean daudenak eta aurreikusitako laguntzak.

OTEI Foroa

Enpresak bildu zituen, lankidetzak indartuz. Balio-kate berriak sortzea, jarduerak birbideratzea eta enpresak ekoizpen-ekosistemako beste eragile batzuekin lotzea.

Aldea egiteko prest?

Energia- eta ingurumen-efizientzia interesatzen bazaizu, eta balio erantsia eskaini nahi baduzu denok erantzule garen trantsizio energetiko batean, jar zaitez harremanetan Oarsoaldearekin. Pertsonak, erakundeak, enpresak, elkarteak (auzotarren elkarteak, merkataritza,...), kooperatiba, sozietate zibila, jabeen erkidegoa, legedia ezagutzen duten pertsonak... guztiok batu dezakegu indarra eta bakoitzak bere aldetik lor dezakeena baino eragin handiagoa lortuko dugu, energia garbiagoa sustatuz.



Trantsizio energetikoan interesa baduzu eta ikasi, zerbait eman edo talde batean parte hartu nahiko bazenu, bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

  • bete formularioa
  • Agenda 2030arekin bat eginez

    Egitasmoa bat dator Agenda 2030ak jasotzen dituen garapen iraunkorreko ODS07 eta ODS13 helburuekin; hau da, energia guztiontzat eta klimaren aldeko ekintzak. Izan ere, garapen jasangarrirako helburuek iraunkortasuna bere hiru dimentsioetan hartzen dute kontuan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, non energiak funtsezko eta zeharkako zeregina duen.

    Ura ere aztergai

    Enpresetan egingo diren azterketan ura ere izango da aztergai, enpresaren barruan egiten den kudeaketa ikuspuntu ekonomikotik aztertuz. 

    Enpresa askok ez dute ematen urak baliabide gisa duen benetako balioa, eta, beraz, ez dute haren kudeaketan sartuta. Produktuen manufaktura, itsaso eta ibai bidezko salgaien garraioa, elikagaien industria edo industria kimikoa dira uraren erabilera intentsiboa duten sektoreen adibide batzuk. Arreta handiagoa eskaini behar diogu, urarekin lotutako arriskuek eragin handia izan baitezakete erakundeen etorkizuneko errentagarritasunean. Baliabide horren kudeaketa zuzena eta iraunkorra lehiarako abantaila bihur daiteke, adibidez, ekonomia zirkularra ezartzen hastean, ura berrerabili eta baliabide gisa berreskura daitekeen zerbait dela ikusiz.

    Baina nire enpresan ez dugu energia asko behar!

    Energia-kostuek produkzioaren guztizko kostuetan duten eragina sektorearen eta enpresa motaren araberakoa da. Baina energia partida nagusietako bat ez den enpresetan ere, garrantzitsua da energia eraginkortasunez administratzea. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldea garapen agentziak lagundu nahi die, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez.