OARSOLAN Enplegu eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroa
OARSOLAN, Enplegu eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroa
Aukera berrietarako bidea, zuretzat lan aukerak bilatu eta sortzeko gunea
ikerketa eta hausnarketa bateratua sustatuko da,
lan egiteko modu berriak bilatuz, pertsonak irtenbideen erdigunean jarriaz.
Enplegu eta inklusio sare sendo honek burubelarri lan egingo du metodologia zehatzak erabiliz eta
modu eraginkorrean pertsonei beraien ibilbidean laguntzeko.
Beraien enpresa sortu nahi dutenekin ere lan egingo dugu eta eskualdeko enpresekin dugun harremanaz
baliatuko gara zure ibilbidean laguntzeko.
Living Lab, berrikuntza irekian oinarritutako lana egingo da.
OLIBET-etik LARZABAL-era jauzia
Orain, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Euskadin behar gehien duten eskualdeak laguntzeko Berpiztu izeneko dirulaguntzei esker, LARZABAL 31 helbidean bulego berriak ditugu, eraikin berri bat birgaitu da eta zerbitzu hobeak eskaintzeko aukera dugu.
Abuztuaren bigarren eta hirugarren astean OARSOLAN itxita egongo da.
Oarsoaldearen Enplegu Zerbitzuko lankideek zure ibilbidean nola lagun zaitzaketen jakin nahi?
- OARSOLANek zure egoera, behar eta nahietara egokitutako ibilbide pertsonalizatua eskaintzen du, zure egoera eta enplegu-maila aldez aurretik aztertuz.
- Enplegurako bidea hasteko metodologia espezifikoa eskaintzen dizugu.
- Banakako eta taldeko esku-hartzeak konbinatzen ditugu, eta harreman estuak izaten ditugu tokiko enpresekin, lankidetza-hitzarmenen bidez lan-aukerak aztertzeko.
- Gainera, prozesu osoan zehar laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditugu, kontratazio publiko eta pribatuko hainbat programa, talde espezifikoetara egokitutako proiektuak, eta ikuspegi integral bat, enpleguko, ekintzailetzako eta enpresei laguntzeko zerbitzuak barne hartzen dituena.
- Horrez gain, Badia Berri gizarteratze-enpresaren bidez, lan-aukera gehiago eskaintzen ditugu.
Zerbitzu guztiak bere osotasunean euskaraz jasotzeko aukera duzu.
Jarri gurekin harremanetan!
oarsolan@oarsoaldea.eus
943 510 200
Bestelako zerbitzuak
Gure eskualdeko enpresekin dugun hurbiltasuna dela eta, lan merkatuko beharrak ezagutzen ditugu eta lan eskaintzak aztertzeko aukera izango duzu.
Gure prestakuntza eskaintza ezagutzeko gurekin harremanetan jar zaitezke.
Ideia bat baduzu eta enpresa proiektua abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak jakin nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
Etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familia edo partikularrak dira eta bestetik, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egin nahi duen edo lanean dabilen edonor.
Oarsoaldeko enpresen jarraipena errazteko programa da, negozio bat eskualdatzeko interesa duen jabeari zein erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari zuzendurikoa.
Oarsoaldea eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da gure xedea.