Berrabiatu - Negozio eskualdaketa

Zer da Berrabiatu?

Berrabiatu Oarsoaldeko enpresen jarraipena errazteko eta hauen lehiakortasuna hobetzeko programa da, eskualdeko ekonomiaren indarberritzearen gako gisa.

Bi hartzaileri dago zuzenduta:

  • Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
  • Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari ala bere negozioa handitu nahi duen enpresari.

Programa honen bidez era pertsonalizatuan, doan eta isilpean eskainiko dizugu laguntza.

Iragarkiak

Erreleboa bilatzen ari diren eskualdeko negozioak aurkezten dizkizugu:

BELUTENE JANARI DENDA

Oiartzungo erdigunean kokaturik dagoen 100 m2-ko janari denda. Gertutasunez eta mimo handiz eraman izan dugu 50 urtez , baina orain erreleboa egin nahiean gabiltza. Argitasun handiko lokala eta martxan hasteko behar diren azpiegitura guztiak dauzka.

SAUERREKA

Mekanika industrialeko lantegiaren transmisioa abian. Datozen hilabeteetan pixkanaka eta monitorizatuta transmititzeko aukera, erretiroa hartu arte. Mekanizazioaren sektorean esperientzia duten pertsonei eskaintzen zaie, ekimenarekin, ilusioarekin eta beren proiektu propioari ekiteko gogoarekin.

URDIN LIBURUDENDA

Liburu-denda eta paper-denda Pasaia Antxoko erdigunean. Negozio aktiboa 1991tik. Ia 32 urteko esperientzia duen negozio baten erreleboa bilatzen dugu

ARTE GRAFIKOETAKO ENPRESA

Arte Grafikoetako enpresa inbertitzaile, merkatu berri eta produktu bila. Makina-parke handia eta bezero-zorroa ditu. Oso finkatuta nazio mailan.

HOSTOAK - Kopistegia eta paper-denda

Errenteriako erdigunean dagoen 160 m2-ko kopistegia eta paper-denda. Ia 40 urteko esperientzia duen negozioari erreleboa bilatzen ari gatzaizkio.

AIAKO KAFETEGIA

Kafetegia Arraguan (Oiartzun), kokapen bikainarekin eta bi terrazarekin. Lokal intsonorizatua.

ERREKALDE HOTELA

Lezon kokatutako, Frantzia eta Donostiaren arteko erdibidean, XVIII. mendeko zeharo erreformatutako harrizko eraikina duen xarma handiko hotela.

MEKANIZAZIO-TAILERRA

Oiartzunen mekanizazio-tailerra salgai.

TXULOTXO JATETXEA

Jatetxea Pasai Donibanen, leku pribilegiatu eta guztiz berezi batean, Pasaiako portura begira eta motorraren geltokiaren aurrean.

Ez utzi pertsianak jaisten, saia gaitezen gure kaleak bizirik mantentzen!