WEBINARRA. ELIKADURA ENPRESETAN ERALDAKETA DIGITALA SEKTOREAREN BIDERAGARRITASUNA BERMATZEKO.
Zer den eraldaketa digitala, zergatik, zertarako eta nola inplementatu modu eraginkorrean zure enpresan.
Pandemiak aldaketa handia eragin du familien elikadura-kontsumoko ereduetan. Konfinamenduan zehar azalera handietako elikadura enpresetan gastuaren igoera %50 handitu zen konfinamenduaren aurreko mailekin alderatuta. Era berean, internetez elikagaien erosketa %60 baino gehiago igo zen, eta jatetxe-arloko gastua, berriz, nabarmen murriztu zen (% 90ko jaitsiera).
Osasun-krisiak are gehiago nabarmendu du nekazaritzako elikagaien ehun sendoa, fidagarria, berritzailea eta iraunkorra izatearen garrantzia.
Egoera berri horrek digitalizazioaren aldeko apustu argia eskatzen dio elikagaien industriari, hornikuntza-katetik hasita kontsumitzailearenganaino, eraginkortasun handiagoa garatzeko eta, horrela, kontsumo-eremuetako eskaera berriei aurre egin ahal izateko eraldaketa digitalaren esparruan.
Prozesu horretan, elikagaien arloko berrikuntzak zeregin garrantzitsua izango du sektorearen bideragarritasuna bermatzeko.
NOIZ: Urriak 25
ORDUA 10:00-11:00
NON: Online zoom plataformaren bidez lotura honetan
ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK:
HAZI FUNDAZIOA. Fernando Corcuera- Sistema arloko arduraduna. Laguntzen eta dirulaguntzen berri emango du.
EGITARAUA
* Eraldaketa digitalean sartutako kontzeptuak definitzea eta azaltzea.
* Eraldaketa digitala inplementatzeko beharra ulertzea.
* Ibilbide-orri bat zehaztea eraldaketa digitala modu koherentean inplementatzen hasteko.
* Elikagaien industriaren sektoreko laguntza eta diru-laguntza espezifikoak ezagutzea.
NORI ZUZENDUTA
Jardunaldia Oarsoaldea, Debabarrena eta Tolosaldea eskualdeetako elikagaien enpresa-sareko erakunde eta enpresetako pertsonei zuzenduta dago batez ere.
Hala ere, parte-hartzea ez da eskualde horietara mugatzen, baizik eta ikuspegi zabalagoa du, eta beste eremuetako enpresa eta/edo eragileek parte har dezakete.
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
IZEN-EMATEA EGITEKO BETE HONAKO FORMULARIOA:
www.oarsoaldea.eus/webinarra.-digitalizazioa-elikadura-sektorean
Edo bidali emaila rmacias@oarsoaldea.eus helbidera honako informazioa zehaztuz: enpresaren izena, IFK, udalerria, Helbide elektronikoa, harremanetarako pertsona, telefonoa.
Izena emateko epea urriaren 24an bukatuko da.
INFORMAZIOA+
rmacias@oarsoaldea.eus
943 494 129