Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia, antolatuko du martxoaren 25ean

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 25ean ostiralean, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Zinealdean.

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Jardunaldia martxoaren 25ean ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan. Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario hau bete beharko dute izena emateko.

 

ENPATIKONOMIA JARDUNALDIA

TOKIKO ENERGIA BALIATU

MARTXOAK 25, Zinealdea - Oiartzun (Kokapena), 10:00-13:30

Naroa Iturri Lizarribar eta Mirari Martiarena Iraola. Aurkezpenak eta elkarrizketak.

Oskar Estanga Ezkurdia. Bat-bateko kantuak.

 

10:00-10:10

Ongi-etorria.

Agustin Lekuona Irastortza. Oiartzungo Udalaren ordezkaria.

10:10-11:00

1. Zenbat aurrez dezake enpresak energia ondo kudeatuz gero?

Iker Estensoro Sarasola. Gipuzkoako Foru Aldundia - Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

Iñaki Puga Pueyo. Gipuzkoako Foru Aldundia - Ingurumen Departamentuko zerbitzuburua.

Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga. Goiener - Kudeatzaile nagusia.

Ainara Lasarte Urkia. Oarsoaldea Garapen Agentzia - Hiri-berriztapena eta Mugikortasuna Sailaren zuzendaria.

Jon Aldaregia Moreno. Ondarreta Mesas y Sillas, S.L. - Zuzendariondokoa.

11:00-11:30

Prentsarentzako tartea.

Atsedena eta entzundakoari buruz talde txikitan hitz egiteko aukera.

11:30-12:30

2. Tokiko komunitatearen indarra, erronkei aurre egiteko.

Gorka Espiau Idoiaga. EHU-UPV eta Agirre Lehendakaria Center

12:30-13:20

3. Zer irabaz dezake enpresak alboetan dauden pertsonak kontratatuz gero?

Erika Gonzalez Roman. Salto Systems S.L. - GGBB teknikaria.

Cristina Matilla Alejos. Grupo Katealegaia S.L.L. - Enplegu lagundua zerbitzuko arduraduna.

Patxi Arrazola Zaldua. Oarsoaldea Garapen Agentzia - Pertsonei Arreta Sailaren zuzendaria.

Programa horietan parte hartu duten bi langileren esperientzia.

13:20-13:30

Amaiera.

Laburpena eta Jardunaldiaren balorazioa.

 

* ZINEALDEA Bisita gidatua.

Amaia Nuin Merino Zinealdearen produkzio arduradunak gidatuta, azpiegiturak eta platoak ikusteko aukera.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA
 


Oarsoaldea