Oarsoaldea
Oarsoaldeko udalen Garapen Agentzia gara: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Eskualdearen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen 1993an, eta gaur egun tokiko erreferente gara langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.
Pertsonei laguntzen diegu
Arreta pertsonalizatzeko, Oarsoaldean herritarren beharretara egokitzen gara. Pertsonei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hauek dira: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bereziki ahulenena, ekintzailetza, prestakuntza, diru-laguntza ekonomikoak, energia-bulegoa, kontsumoa eta turismo-bulegoak, eta etxebizitza birgaitzeko zerbitzuak. Euskararen normalizazioaren aldeko inertzietan eragiteko ere lan egiten dugu, besteak beste.
Enpresei laguntzen diegu
Eskualdeko enpresa-sarea mobilizatu eta dinamizatzen dugu, eta Oarsoaldea aukeren ingurune lehiakor gisa proiektatzen dugu. Balioa eman nahi diogu gure enpresa-sarearen dinamizazioari. Talentua indartzea. Enpresa sarearen zerbitzurako balioa duten azpiegitura, ekipamendu eta instalazioez hornitzea eskualdea, enpresa eta pertsona ekintzaileek elkarrekin erabil ditzaten. Eskualdean enpresak sortzeko hobi nagusiak sustatzen ditugu, baita sortzen ari direnak ere, joeren eta abian jartzen diren ekimenen arabera.