PYRENART II. Arte eszenikoen sektoreko kultura-ekintzailetzarako mugaz gaindiko komunitatea

Irailaren 20an PIRENART II proiektua aurkeztuko da Agustinak Zentroan, Dantzaz Elkarteak Occitanie en Scène (Toulouse) eta Pirinioetako eremu atlantikoko PYRENART proiektuko bazkide diren erakundeekin batera antolatutako ekitaldian: Scène nationale du Sud-Aquitain (Baiona), Espaces pluriels (Paue), Communauté d 'agglomération Pau Béarn Pyrénées (Paue), Le Parvis, scène nationale Tarbes Pyrénées (Tarbes), BDCC -Basque District of Culture and Creativity (Bilbo), Arteen Udal Patronatua.

 

Pyrenart II proiektua POCTEFA Interreg programak babestutako egitasmoa da, mugaz gaindiko lankidetza eta kultura-trukea sendotzea eta arte eszenikoetan proiektu artistikoak garatzen laguntzea bilatzen duena, egungo erronkei ikuspegi berritzaile eta iraunkor baten bidez helduz. Krisi ekonomiko, sozial, ekologiko eta finantzarioek markatutako testuinguruan, lurralde honek bere ekoizpen ereduak berritu eta eraldatzeko premiazko beharrari aurre egin behar dio.

Hala, Pyrenart II proiektuak sektoreko profesional ugari bildu nahi ditu, hala nola ekoizleak, sustatzaileak, aretoak, agentziak eta Pirinioetako mugaren bi aldeetako kultur operadoreak. Elkarrekin, arte eszenikoen sektoreko balio-kateko maila guztietarako irtenbide zehatzak ezartzea bilatuko dute, mugaz gaindiko lankidetzan eta eredu ekonomiko eta gobernantza-eredu berritzaileetan oinarrituta.

 

Proiektuaren helburu nagusiak

  • Mugaz gaindiko lankidetza sustatzea: Kultura-enpresaren esparruan lankidetza bultzatzea, batez ere arte eszenikoetan.
  • Enpresa-proiektu artistikoei laguntzea: Elkartutako lurraldeetan proiektu artistiko iraunkor eta berritzaileen sorrera eta garapena sustatzea.
  • Inkubagailu Artistiko bat sortzea: Sektoreko ekintzaileei (artistak eta beste langile sortzaile batzuei) egokitutako inkubagailu komun batean baliabideak biltzea, mugaz gaindiko benetako lan-komunitatea sortuz.
  • Mugaz gaindiko benetako lan-komunitate bat sortzea arte eszenikoen sektore osoa dinamizatzeko.

 

Proiektua ekintza eta jarduera batzuen inguruan egituratzen da


Mugaz gaindiko lurraldeko eragileen enpresa-gaitasuna indartzeko:
•    Enpresa-gaitasunen prestakuntza- eta garapen-programa bat.
•    Nazioarteko merkatuetan profesionalen ordezkaritzak sortzea.
•    Mugaz gaindiko inkubagailu bat sortzea, sortzen ari diren artistei laguntzeko.
•    Mugaz gaindiko bigarren inkubagailu bat garatzea, enpresa-proiektuen eramaileentzat.
•    Eskola magistralen programa bat, tutoretzak eta parekoen arteko ikaskuntza-gailu bat (ezagutzen transferentzia).


-    Praktika berriak hasteko edo berrikuntza indartzeko:
•    Ikerketa artistikoko laborategiak.
•    Testuinguruko proiektu artistikoen egoitzen programa bat.
•    Mugaz gaindiko arte-enkarguak eta lurraldeari eskainitako ikuskizunen mugaz gaindiko ekoizpena.


-    Pirinioetan partekatutako tresna berriak sortzeko:
•    Proiektuaren historia artisten begietatik kontatzeko prozesua: filmak, argazkiak eta lekukotasun-lan bat.
•    Proiektuaren prestakuntza-eduki eta tresna guztiak Open Sourcen zabaltzea.
•    Ebaluazio- eta prospekzio-azterlan bat eta proiektuaren eta sektorearen eragin ekonomikoaren azterketa bat egitea.
•    Zabalkunderako laguntza-pizgarriak.
•    Azoka eta merkatuetan artistentzako ikusgarritasun-plataformak antolatzea eta horietan parte hartzea.

Aizpea Otaegik agerraldian parte hartuko du eta proiektuaren aurkezpenera bertaratu direnak Errenteriako instalazio eszenikoak bisitatzeko aukera izango dute: Agustinak Zentroa, Lekuona eta Dantzagunea.

Informazio gehiagorako edo Pyrenart proiektuaren Inkubagailu Artistikoan parte hartu nahi dutenentzat, oinarriak eta eranskina ikus daitezke, baita izena emateko formularioa ere.
 

Pyrenart II % 65 Europar Batasunak finantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.