Geroa ereiten

Zibersegurtasunari buruzko jardunaldia eskualdeko enpresentzat

Irailaren 28an izango da saioa, online eta aurrez aurre aldi berean.



Azken urtean, bizkortu egin da lan-munduaren digitalizazioa eta lantokitik kanpo telelana egiteko beharra, etengabe informazioa trukatuz eta enpresen kanpoaldearekin konektatuz sarearen bidez (telelana, hornitzaileekin eta bezeroekin harreman birtuala...).

Testuinguru berri honek eskaintzen dizkigun aukerak zabalak dira, baina arriskuak ez dira beti behar bezala baloratzen eta ez zaie behar bezala aurre egiten, behar diren baliabideekin, ezusteko desatseginak saihesteko. Zibererasoak gero eta ohikoagoak dira, eta gero eta arrisku handiagoa dago informazioa lapurtzeko, makinak gelditzeko, banaketa atzeratzeko, bezeroak galtzeko, zerbitzuaren jarraipena ziurtatzeko, etab.

Zibersegurtasunaren erronkari aurre egitea une honetan lehentasun bat da.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera antolatu du saioa Oarsoaldea Garapen Agentziak.

NOIZ: Irailak 28 * ORDUTEGIA: 9h00 - 10h00 * NOLA: Online eta aurrez aurre, nahi bezala.


 Online ikusi nahi dutenek GoToWebinar tresnarekin egin dezakete. Aurrez aurrez saiora bertaratu nahi dutenek, ZIUReko industria-zibersegurtasuneko laborategia ezagutzeko aukera izango dute.


 

HELBURUAK

  • Ohikoak diren ziber-mehatxuak ezagutzea.
  • Zibersegurtasunaren arloan egon daitezkeen estrategiak ezagutzea.
  • Enpresetan zibersegurtasuna ezartzen laguntzen duten ZIUR Fundazioaren ekimenak ezagutzea.
  • Enpresek zibersegurtasun industrialean sakontzeko duten interesa ezagutzea.
  • ZIUReko industria-zibersegurtasuneko laborategia ezagutzea, bai eta fundazioak ematen dituen zerbitzuak ere, enpresen onurarako.

 

EGITARAUA

9h00 - 9h05: Webinarrera sarbidea. Ongietorria. Oarsoaldea.

9h05 - 9h15: Industria Segurtasunari buruzko mitoak.

9h15 - 9h25: Mehatxuak OT inguruneetan.

9h25 - 10h00: Neurriak hartu, nondik hasiko naiz?

10h00 - 10h45:  ZIUReko Zibersegurtasuneko Laborategi Industrialaren aurkezpena.

ZIUR fundazioan bertan saiora bertaratzen direnek eta nahi dutenek, Webinarra amaitu ondoren, ZIUReko industria-laborategiko instalazioak ezagutzeko aukera izango dute. Bertan, Fundazioak Gipuzkoako industria-enpresei doan eskaintzen dizkien zerbitzuak aurkeztuko dituzte. Era berean, industria-laborategiaren osagaiak ezagutzeko parada izango dute, eta gaur egun laborategi horretatik enpresei ematen dizkieten zerbitzuak azalduko dituzte, enpresek zerbitzu horretaz nola baliatu jakin dezaten, haien zibersegurtasun-maila hobetzeko.

NORI ZUZENDUA

Gai honetan interesa duten eskualdeko enpresen ordezkariak. Mota horretako zerbitzuak jasotzen dituzten enpresak izan, edo horrelako zerbitzuak ematen dituzten enpresak izan (Kudeatzaileak, IT Zuzendariak, Produkzio-zuzendariak, eta abar).

HIZLARIA

María Penilla Azcuenaga.
ZIUR Fundazioko zuzendari teknikoa, Industrial Cibersecurity Center-Gipuzkoa.

Informazioa eta izen-ematea

Izen-ematea formulario honen bidez egingo da.

Edo helbide honetara mezu bat bidaliz: enpresa@oarsoaldea.eus, eta honako informazioa zehaztuz:

  • Enpresaren izena
  • IFK
  • Helbide elektronikoa
  • Harremanetarako pertsona
  • Telefonoa

Izena emateko epea irailaren 27an, eguerdian, amaituko da.

enpresa@oarsoaldea.eus

 

NON DAGO ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa:

Zuatzu Enpresa Parkea

Zuatzu kalea 7, UROLA eraikina

2. lokala, 1. solairua

20018 Donostia (Gipuzkoa)

943 24 09 88   //  info@ziur.eus

GPS koordenatuak: 43.295797, -2.010170

Google Maps


ziur euskweb2

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus