Geroa ereiten

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek. Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala. Izena emateko epea 2021eko irailaren 24ra artekoa izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Horrez gain, Kuadrillategi 2.0ko eta Faktoriako saioetan gazteek erabakitako herrigintzako eta komunitateari ekarpena egiteko proiektuak landuko dituzte (zaborren kudeaketa, janari bilketa, genero berdintasuna, …).

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, www.oarsoarrak.eus webgunean dagoen izena emateko formularioa bete beharko da:

Saioak urriaren 1ean hasiko dira.  Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

kuadrillategi-2021-web


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus