Geroa ereiten

"Herri bat hezkuntzatik eraikitzen" JARDUNALDIA

Uztailaren 1ean Errenteriako Lekuona Kultur Fabrikan burutuko den jardunaldia ezagutzera eman eta bertan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldian, Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditu Oinherrik eta bertan kide garen erakundeek.



Bertan, Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.

Horretarako, ondoren ikus daitekeen egitaraua prestatu da:

9:30-10:00 Harrera 

10:00-10:30 Euskal Herriko hezkuntzarentzat norabide bat. Hik Hasik 2017an plazaratu zuen hezkuntza proposamena eta (H)arian prozesuak emandakoen arteko gakoak azalduko dizkigu Nora Salbotxek 

10:30-11:30 Errenterian azken urteetan hezkuntza komunitatearekin burutu duten lanketa ezagutzera eman eta balioan jarri nahiko genuke jardunaldi hauetan, gainontzeko herriei ere gaia lantzeko helduleku batzuk eskaintzeko. Itziar Ostolaza Galdos 

11:30-12:00 Atsedenaldia 

12:00-13:00 Hezkuntzaren eskumena deszentralitzako beharraren inguruan sakontzeko eta eredu posible bat ezagutzeko Kataluniako VIC herriko arduradunak gonbidatuko ditugu beraien prozesua azal dezaten. Elisabet Franquesa I Roc a eta Glòria Cunill Vilalta 

13:00-13:30 Galderentzako tartea 

13:30-15:30 Bazkaltzeko tartea 

15:30-17:30 “Ertz ezberdinetatik eragin eta eraiki” mahaingurua 

Parte hartzaileak: 

  • Arantza Urbe Irazusta (Hizkuntzaren ertzetik)
  • Amaia Zubieta Garciandia  (Segregazioen/aniztasunaren ertzetatik)
  • Lander Juaristi Lasa (Herri hezitzailearen ertzetik)
  • Aritz Bereziartua Arruabarrena (Aisialdi hezitzailearen ertzetik)

IZENA EMAN HEMEN


herri-bat-hezkuntzatik-erai


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus