Geroa ereiten

Egokitu zure merkataritza errealitate digital berrira

Merkataritza-establezimenduen digitalizaziorako doako zerbitzua eskainiko du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak. Programaren helburua, Online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzea eta lehendik dituzunak hobetzea da. 


Negozioaren digitalizazio maila edozein dela ere laguntza zerbitzuak pertsonalizatuak dira, horrela, eskakizun bakoitzaren beharretara ahalik eta gehien egokituz. Lantzen diren jarduera-lerroak Online salmenta, posizionamendua, sare sozialak, bezeroarekiko leialtasuna... dira eta, aurten, TicketBAI-ren gaia barneratu dute.


Programan zehar ematen diren pausuak:

  1.       Teknikari batekin hitzordua finkatu.
  2.       Teknikaria zure dendara hurbilduko da zure beharrak ezagutu ahal izateko.
  3.       Elkarlanean beharrak aztertu.
  4.       Diagnostiko bat egin.
  5.       Online presentziaren ezarpenean lanean hasi.

NORI DAGO ZUZENDUA?

  • Bezeroarentzako arreta edo salmenta espazio fisikoa duten txikizkako saltokiak.
  • Bezeroarentzako arreta edo salmenta espazio fisikoa duten eta zerbitzu pertsonalak eskaintzen dituzten saltokiak.
  • Konponketa-tailerrak.

Aprobetxatu eus-COMMERCE-ren edizio berria eta egokitu zure negozioa errealitate digital berrira.

Interesa baduzu, bete IZENA EMATEKO eskaera-inprimakia.


Informazio gehigarria

gif eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus