Sare sozialetan egindako erosketen inguruko aholkuak

- Oficina de Consumo de Oarsoaldea -

 

 

Internet bidez erosterakoan, merkataritza elektronikoaren inguruan ditugun eskubideak ezagutu behar ditugu, baina, era berean, oso garrantzitsua da zenbait neurri hartzea.

 

 

 

aholkuak-2021--euskweb

 

Kontuz ibili Instagramen eta beste sare sozialetan argitaratzen diren iragarki edo eskaintzekin. Kasu batzuetan, erosketa egiteko kontaktua Whatsapp bidez egiten da. Ondorioz, saltzaileari buruz dugun datu bakarra bere telefono-zenbakia da. Arazorik izanez gero, ez ditugu erreklamazio bat aurkezteko behar diren datu guztiak edukiko.

Horrez gain, ez dakigu enpresa edo pertsona partikular batekin ari garen. Saltzailea pertsona partikularra bada, ezin da aplikatu Kontsumoko araudia, bermeei edo atzera egiteko eskubideari dagokienez (itzultzeko eskubidea).

Horrelako erosketetan, normalean, ez digute erosketaren egiaztagiririk bidaltzen, eta transferentzia bidez ordaintzeko eskatzen dute. Kontuan hartu behar da ordainketa mota hauek ezin direla atzera bota.

Beraz, ez fidatu metodo horiek erabiltzen dituzten salmenta eskaintzez.

Online denda batean erosten dugunean, erosi aurretik garrantzitsua da salmenta eta itzulketa baldintzak kontsultatzea. Besteak beste, datu hauek ere egiaztatzea gomendatzen dute Kontsumo Bulegoan:

  • Enpresaren datuak (izena edo sozietatearen izena, IFZ, helbidea, helbide elektronikoa eta harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duen beste edozein datu). Enpresak Espainian establezimenduren bat badu, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan erreklama daiteke.
  • Europar Batasuneko beste herrialde batean badago, Kontsumitzailearen Europako Zentroaren bidez erreklama daiteke, baina EBtik kanpo badago, erreklamazioa ezinezkoa izan daiteke.
  • Ordaindu beharreko prezio osoa (zergak eta bidalketa-gastuak barne) eta ordaintzeko moduak.

Kontuan hartu Europako Erkidegokoak ez diren eta 22 eurotik gorako balioa duten produktuek aduanan muga-zergak ordaindu behar dituztela.

  • Online dendako web-aren segurtasun-maila zerbitzari seguruaren adierazleak (https://), giltzarrapo itxia edo web orri batzuetan agertzen den giltza erabiliz identifika ditzakegu.
  • Erosketa egin ondoren, enpresak dituen datu guztiak eskaera-berrespenean bidali behar ditu.
  • Entregatzeko epea 30 egunekoa da gehienez. Epe hori igarota, enpresak dirua itzuli behar digu, atzerapenik gabe.
  • Produktua jaso ondoren, gutxienez 14 eguneko epea dugu itzultzeko inolako arrazoirik eman gabe (itzultzeko eskubidea). Enpresak itzuli egin behar digu ordaindutako prezioaren kantitatea, bidalketa-gastuak barne, baina baliteke itzulketaren gastuak gure gain hartu behar izatea.
  • Enpresa saltzaileari buruz beste erabiltzaile batzuen informazio eta iritziak bilatzea komeni da, haren fidagarritasuna hobe ezagutzeko.

Informazio gehiago hemen

    Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoa

943 510 111

kontsumo@oarsoaldea.eus


Bezeroari arreta zerbitzua: astelehenetik ostiralera 09:00-14:00

 

 

 

 

 


Oarsoaldea