Oarsoaldea eskualdean Smart City-hiri adimendunak sustatzen

Webinar para dar a conocer el proyecto abierto IOT Aldea el 16 de abril de la mano de Don Bosco y Zubiri-Manteo

 

 

Don Boscon datorren apirilaren 16an webinarra antolatu dute Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin IOT Aldea proiektua ezagutzera emateko.

 

 

LoRa teknologia erabiliz (Irismen luzeko gauzen Interneta), hiri adimendunak bihurtu nahi dira eskualdeko udalerriak. Dagoeneko LoRa teknologiaren bidez datuak komunikatzeko antena bat jarri dute Don Boscon eta proiektu pilotu gisa, Pasaiako udalaren laguntzarekin, uraren kontsumoaren neurketarako datu bilketarekin hasi da, telekudeaketa eta teleirakurketaren digitalizazioarekin, baliabide publikoak eraginkortasunez erabiltzeko.

LoRa, irismen luzeko konektibitaterako diseinatutako dispositibo inalanbrikoa da, sare publikoek edo hainbat pertsonek sare berean konektatutako hainbat aplikazio konektatzea ahalbidetzen duena.

 

logoiotaldeaweb2

 

IOT Aldea proiektuaren bidez jasoko diren datuei esker gure planetak aurrez aurre dituen hainbat erronkei erantzuteko aukera izango dugu; baliabide naturalen murrizketa, kutsaduraren kontrola, kudeaketa energetikoa, azpiegituren eraginkortasuna, etab. Helburua, besteak beste, gizarte osoari (herritarrak, erakundeak eta enpresak) Gauzen Interneteko sare ireki bat sortzea da, Smarcity irtenbideak garatzen laguntzeko.

Egitasmo honetan Don Bosco eta Zubiri-Manteoko irakasleek parte hartzen dute, beraien ezagutzak eta esperientziak batuz; lehenak elektronika eta telekomunikazio arloan esperientzia du eta bigarrenak, informatika eta datu baseetan ezagutza.

 

 

 

Eskualdetik mundura gailuak konektatzen

 

IOT PROIEKTUARI BURUZKO WEBINARRA APIRILAREN 16AN

IOT Aldea proiektuari buruz gehiago jakin edo teknologia honek zure enpresari eskaintzen dizkion aukerak ezagutu nahiko bazenitu, etor zaitez datorren apirilaren 16an 10.00etan Don Boscok antolatutako webinarrera.

 

Izen-emateak hemen

 

iot-aldea-eusk-web

 

 

 

 


Oarsoaldea