Saltoki eta enpresentzat errotulazio eta web orrialdeetarako diru-laguntzak

Para impulsar la utilización del euskera en soportes gráficos el ayuntamiento de Errenteria ha destinado una partida económica.

Errenteriako udalak aurrekontu bat bideratu du errotulazio, euskarri grafiko, web orrialde edota teknologia berriekin zerikusia duten jardueretan euskararen erabilera bultzatzeko. Diru-laguntza jaso ahal izateko, enpresa eta saltokietako euskarri grafikoak  edo errotulazioak euskaraz izan behar dute. Elebitan izanez gero, ezarritako diru-laguntzaren %25a jasoko dute. Web orrialde eta teknologia berrien kasuan, eduki guztiak euskaraz egon behar dira, baina beste hizkuntza batera itzulita izatea onartuko da.

Eskaera aurkezteko inprimakiarekin batera ondorengoa aurkeztu beharko da: NAN/IFK zenbakia, kontu korronte zenbakia, egindako lanaren faktura, errotulu edo web orrialdean azaltzen denaren testua eta egindako lanaren argazkiak.

Gehienez 1.000€ko diru-laguntza jasoko da eta egindako lanak izandako kostuaren %50a itzuliko da.

Laguntzak esleitutako aurrekontua amaitu arte egongo dira, aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango delarik.

Eskaera orri hau bete eta Errenteriako udalari helarazi honako bide hauetatik:

Aurrez aurre: ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez beharrezkoa da, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
943 449 600

Postaz: ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
Errenteriako Udala

Telefonoz: Argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
Errenteriako Udala

Internet bidez: Hasi online tramitazioa

 

laguntzak errente 2021 euskw


Oarsoaldea