Adierazpen sortzailea eta kulturala, eta espazio publikoak errealitate berrian. #KSTopaketak

 

El día 23 de noviembre se realizará la segunda edición de “Kultura eta Sormen Topaketak” dentro de la Bilbao Bizkaia Design Week 2020, (encuentro de intercambio de experiencias y networking que permitirá conocer cómo diferentes proyectos de Gipuzkoa, Bizkaia y Navarra ven que está afectando la crisis sanitaria a las manifestaciones culturales que ocurren en los espacios públicos.

Konfinamenduan eta normaltasun berrian ezinbestekotzat jo diren kultura- eta sormen-sektoreek formula berriak behar dituzte beren jarduera osasun-larrialdiko egoerarekin bateragarri egiteko. Testuinguru horretan, publikoa berreskuratu, berrasmatu eta birdiseinatu beharreko leku gisa aurkezten da, espazio ireki, plaza, kale eta elkarrekin bizi eta gizarteratzen garen edozein eraikin edo esparru gisa ulertuta.

Pandemiak espazio horien erabilerak berriz diseinatzera eta gure eguneroko jokabidea eta ohiturak birpentsatzera behartu gaitu. Kultura-jarduerarentzat, krisi horrek nabarmen murriztu du bertaratutako ikusleen kopurua, ekitaldi, ikuskizun eta proiektuak aldi baterako ixtea edo bertan behera uztea ekarri du, eta horrek lanbide-jarduera hein handi batean eragotzi du

Zorionez, kultura- eta sormen-jarduerak dira espazio publikoan eta hura okupatzen duten elementuetan diseinatzen eta esku hartzen dutenak. Pentsamendua eraldatzen dute, espiritu kritikoa elikatzen dute, emozioekin lan egiten dute esperientzia bakarrak sortuz eta, horretarako, ingurunearekin etengabe elkarreragiten dute. Beraz, kultura- eta sormen-sektorearen know-how-a baliabide baliotsua da espazio publikoaren hausnarketa- eta berrasmatze-prozesu honetarako.

Hori dela eta, azaroaren 23an, 17:00etan, kultura- eta sormen-arloko pertsona eta enpresa guztiei zuzendutako topaketa antolatu da aurrez aurre eta online (esteka honen bidez) jarraitu ahal izango dela . Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako udalerri eta eskualdeetako kultura- eta sormen-ekimenetako zazpi esperientziek parte hartuko dute. Hala, topaketa honetan batera lan egin dute Bidasoa Bizirik, Bilbao Ekintza, Getxolan, Urola Kostako Udal Elkartea, Consorcio Eder, Nasuvinsa eta Oarsoaldea kultur sektorea bultzatzeko eta sustatzeko, GARAPENeko aterkipean eta INNOBASQUEren laguntzarekin.

Esku-hartze bakoitzean bertatik bertara entzun ahal izango ditugu proiektu bakoitzaren ibilbidea, aurre egin beharreko erronkak, zer ikaskuntza lortu duten eta eskaintzen dituzten alderdi berritzaileak. Era berean, adierazpen kulturalak eta sortzaileak osasun-krisiak eragindako egoera saihesteko gakoak zeintzuk izan daitezkeen azalduko dute, edo, formatuak berrasmatu behar badira, espazioak berriz diseinatu eta/edo gure ohiturak eta jokabidea birpentsatu. Erakusketen ondoren, mahai-inguru bat egongo da, parte-hartzaileek esku hartu duten proiektuekin elkarreragiteko denbora izan dezaten.

Oarsoaldeko eskualdetik Idoia Lizeaga Iturralde aurkeztuko da. Bitxigile artisau eta lore-maistra, pieza eta espazio paregabeen sortzailea, non natura baita bere adierazpidea, "gizakiak bere esentzia komunika dezan". Zerbitzu eta proiektu guztietan, kultura eta bere artisau-ezagutzak, naturgunea eta bere produktuak balioestea du helburu, betiere modu ludikoan: lore-artea apainketa iragankorrekin eta erakusleihoekin, bitxi-bildumak, prestakuntza eta tailerrak. Desde la comarca de Oarsoaldea se presentará Idoia Lizeaga Iturralde.

AURKEZTU BEHARREKO ESPERIENTZIAK/PROIEKTUAK:

 

Noiz?

Azaroaren 23an Getxolan-en Getxo Elkartegia

Ogoño 1 kalea (Areeta)

17.00-19.00 h

Izen-emateak

Aurrez aurrekoa (Topaketak leku mugatuak izango ditu eta izen-emateak formulario honen bidez egingo dira) eta streaming bidezkoa azaroak 23an

Topaketak leku mugatuak izango ditu eta izen-emateak formulario honen bidez egingo dira, eta online (esteka honen bidez)

 

Kultura eta Sormen Topaketa. Ikusi programa

Bilbao Bizkaia Design Week. Ikusi programa


Oarsoaldea