Euskarabildua jardunaldiak datuen zaintza eta pandemiak eragindako egoeran teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide

Urriaren 29an izango da online. “Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?” da aurtengo edizioaren izenburua

safe_image.php

Teknologia digitalek menperatzen duten munduan, non itxuraz dena gardena den, askotan ez dugu gailuen atzean ezkutatzen den logika ikusten.

Gu konturatu gabe egunero datuak sortzen ditugu eta datu horiek kasu gehienetan mundu mailako multinazional handien esku uzten ditugu horiekin zer egiten duten jakin gabe.Hau horrela da erabilera eremu desberdinetan, bai maila pertsonalean, profesionalean, hezkuntzaren eremuan… Datuen sortzaileak gara, baina ez datu horien burujabeak.

Covid 19aren pandemiak eragin duen egungo egoerak teknologiaren eta pribatutasunaren arteko arazoa muturrera eraman du. Herrialde guztiek eduki dute proiekturen bat edo beste teknologiaren bitartez pandemia kontrolatzeko eta asko izan dira neurriak aplikatzearen alde zein kontra agertu diren herritarrak eta erakundeak. Laborategi handi bat izan da pandemia, datuen kudeaketak berebiziko garrantzia izan duen laborategia.

Horregatik, aurten urriaren 29an online izango den Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemia garaian agerian geratutako datuen zaintza eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak.

Horretarako, Euskal Herri kanpoko hiru hizlari izango dira aurtengo Euskarabilduan: Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta Eticas Research & Consulting-eko kide Gemma Galdón-ek emango du hasierako hitzaldia; Data Justice Lab-eko kide Javier Sanchez-ek datuen erabilera eta justizia sozialari buruz hitz egingo digu; eta existitzen diren alternatibak ere ezagutuko ditugu Dabne kooperatibako Marga Padillaren bidez.

Azkenik, hezkuntzaren arloan sakontzeko mahai-inguru bat izango dugu: ‘Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak”. Hizlariak Argiako Mikel Garcia, Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Pedro Arreitunandia eta Hezkuntzan ere Librezaleko kide Diana Franco izango dira.

Segurtasun neurriak eta Inteligentzia Kolektiboa saioa

Pandemiak baldintzatutako jardunaldia izango da aurtengo Euskarabildua eta online egingo dute.

Gainera, aurten berrikuntza modura, Inteligentzia Kolektiboa, lankidetzan aritzeko tailerra egongo da, pandemiak ohitu gaituen zenbait tresna eta modu baliatuz. Tailer honen helburua modu kolektiboan hasierako hitzaldietan entzundakoa partekatu eta modu partehartzailean eraikitako ondorioak ateratzea izango da. Inteligentzia Kolektiboa atsedenaldiaren ondoren egingo da.

Informazio gehiago

Euskarabildua webgunea 

Hizlariei buruzko informazio gehigarria

Laburpena eta irizpideak

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus