Etxebizitza Bulegoa etxe hutsen jabeekin harremanetan jarriko da

Oiartzungo Udalak etxebizitzaren inguruko kanpaina berria jarri du martxan egun hauetan eta horregatik, Oiartzunen etxebizitza hutsak dituzten etxejabeekin harremanetan jarriko da zuzenean:

karta bidez eta Oiartzungo Etxebizitza Bulegotik, telefonoz. Udalaren helburua, etxe huts horiek ASAP programaren bidez alokairu duinera bideratzea da.  

Programa horren bidez etxebizitzak alokatzen dituzten etxejabeek onurak izango dituzte, bai Udalaren aldetik eta bai Etxebideren aldetik: zerga, berritze-lan eta aseguruetan abantailak eta laguntzak jasoko dituzte. Esaterako, IBI errekargurik ez dute ordaindu beharko udaletxean.

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa 2016tik dago martxan. Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan eskaintza da zerbitzua, Udala eta Oarsoaldearen arteko hitzarmena dela eta. Orain arte, 14 etxebizitza bideratu dira alokairura.

Etxebizitza Bulegoak beharrezko informazio guztia ematen die etxejabeei, baita tramiteak egiten lagundu ere. Etxejabeei programaren onurei buruz informatzeko eskatu nahi die Udalak, euren etxebizitza hutsari erabilera emateko.

Helbidea: Mamut merkatalguneko bulegoak (Oarsoaldea Garapen Agentzia). Astigarragako bidea 2, 2. solairua.

Telefonoa: 943 49 41 29

Ordutegia: Zitarekin. Eskatzeko, astelehenetik ostiralera 09:00-14:00etara.

E-maila: etxebizitza@oiartzun.eus

etxebizitza-bulegoa2020

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus