#EuskadiBonoDenda

Oarsoaldeako establezimenduak "Euskadi bono-denda" kanpainara atxikitu ahal izango dira urriaren 27ra arte

"Euskadi bono-denda" txikizkako establezimenduetan ondasunen kontsumoa sustatzeko sortutako programa bat da, Euskadiko autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei establezimenduetan bertan eskuragarri dauden deskontu-bonuen bidez laguntzea helburu duena.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Gasteizko Udalak eta Eudelek elkarlanean garatu dute "Euskadi bono-denda" programa, eta erakundeen ahaleginak eta baliabideak batu ahal izateko formula berri bat proposatzen du.

"Euskadi bono-denda" horietako bakoitza, atxikitako establezimenduetan egindako gutxienez 30 euroko erosketaren gainean 10 euroko deskontu-bonoa izango da, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez berrogei euroko balioko lau bono-deskontu batu erabili ahal izango ditu.

Nola funtzionatzen du?

Deskontu-bonu horiek eskuratu ahal izateko, Oarsoaldeako merkataritza-establezimenduek programara atxikitzeko eskatu beharko dute formulario honen bidez.

Formularioa bete ondoren, eta baldintzak betez gero, atxikimendua jakinaraziko zaie.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren eremuan sartzen da autonomo, mikroenpresa edo enpresa txiki izanik (50 langile gehienez, eta 10 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra) eranskinean agertzen diren EJZ epigrafeetako bat duen EAEko txikizkako merkataritza guztia.

Programari atxikitako saltokiek deskontu-bonu kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute plataforma teknologiko baten bidez. Plataformaren bidez egingo da deskontua aplikatzeko eta konpentsatzeko eragiketa guztia.

Atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzari dagokion bonu-kopurua lineala izango da, eta dagokion lurralde-eremuan jaulkitako bonuen kopuruaren eta deialdi honi atxikitako establezimendu-kopuruaren arteko erlazioaren arabera ezarriko da.

Atxikitako establezimendu eta enpresek, egiten duten eragiketa bakoitzeko, onuradunaren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren zenbakia erantsi beharko dute plataforman, deskontu-bonua egiteko beharrezkoak diren zenbatekoen fakturaz gain. Halaber, plataforma horretan gorde, kontabilizatu eta ordainduko dira atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzeko aplikatutako deskontu-bonuak.

Aizpea Otaegi Oarsoaldea garapen agentziako presidenteak deskontu-bonu horiek jaso ditzaketen eskualdeko establezimendu guztiei programa honekin bat egiteko deia egin die, tokiko kontsumoaren eta ekonomiaren bultzada eta pizgarria emango delako zalantzarik gabe.

orriaren bidez egin dezakezu, Merkataritzako Bulego Teknikoarekin harremanetan jarrita (tecnicogatc@errenkoalde.org / Tfno. 943 51 45 53) edo Oarsoaldeko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Estrategia Proiektuen Sailean 943 494 129 telefonoaren bidez.

bonodenda-img2

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus