Geroa ereiten

KOIUNTURA DI-DA BATEAN

Iraila 2020

EAEko lan merkatuak oraindik ez ditu berreskuratu pandemia agertu aurreko balioak, baina helburuetako bat lanpostuen galera murriztea da, eta hori lortzen ari da.


koiuntura-web

Izan ere, Gizarte Segurantzako afiliazioa ekainean 53,1 jaitsi zen eta uztailean %2,8, baina abuztuan %1,9ra mugatu zen jaitsiera. Beherakadak bere horretan jarraitzen du, baino aurreko hiru hilabeteetan baino erritmo motelagoan.

Ildo beretik, kontratazioan suspertze leuna nabaritzen hasi da. Uztaila eta abuztua bitartean, 100.000 kontratu baino gehiago sinatu ziren. Egia da langabeziak gora egin duela nabarmen oraindik, baina ekaineko urte arteko %29,7ko igoeraren ondoren, abuztuan erritmoa moteldu egin zen, %26,2raino. Langabeziaren hazkundearen erritmo leuntze hori orokorra izan zen sektore guztietan, salbuespenik gabe.

Kontsumoari dagokionez, KPIak beherakada izan zuen uztailean ere, alarma egoerarik gabeko lehen hilabetean (-%6). Beherakada hori turismoaren sektorearekin lotutako ondasun eta zerbitzuen bilakaerak eragin zuen batez ere, ostalaritzan izandako beherakadengatik.

Europako Batzordeak argitaratzen duen sentimendu ekonomikoaren indizeak hobera egin zuen apirileko datu ezkorrak atzean utziz. Berreskuratzen joan da, nahiz eta egonkortasunera ez iritsi. Eurogunean, apirilaren 64,9tik abuzturen 87,7ra igaro da, lau hilabetean hogei puntu baino gehiago hobetuz.

Abuztuan baieztatu ziren Europako ekonomiarako iragarpen txarrak, Europako herrialde garrantzitsu guztiek %10,0 baino gehiago murriztu zuten BPGa urte arteko tasan. Espainia -%22,1ean kokatzen da, turismoak pisu gehiago izateak eta agintariek atzerrira bidaltzeko ezarritako murrizketek zigortu egin zituzten. 

Uztailean euroaren eremuko PMI indizeak lortu zuen igoera handiak ez zuen jarraipenik izan abuztuan eta adierazlea maila positiboan kokatu zen, baina hiru puntu beherago (51,9).

Dagoneko bete-betean sartuta gaude hirugarren hiruhilekoan eta ekonomiak suspertzeko prozesu motel bati ekin dio. Urrats txikiak dira oraindik, baino norabide egokian.

Gizarte Segurantzako afiliazioaren jaitsiera leundu zen abuztuan

Langabeziaren igoera erritmoa moteldu dela egiaztatu da

Turismoaren prezioen beherakadak KPIa jaitsarazi zuen uztailean

Ekonomia sentimenduak hobera egin du Eurogunean

Aurrekaririk gabeko beherakada Europar Batasuneko BPGan

Zerbitzuek Euroguneko PMIaren susperraldia galgatu dute

Hilabeteko laburpena

 

ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak


koiuntura eusko jaurlaritza


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus