Eskualdeko Udalen senidetzean eta bestelako harremanetan du jatorria lankidetza honek. Urte hauetan zehar hainbat ekimen jarri dira martxan: garapen lokalerako lankidetza, lankidetza ekonomikoa eta kulturala.
Lankidetza kontzeptuan urrats bat gehiago ematea da helburua. Horretarako, lankidetza proiektua martxan jarri den herrialdearen garapenerako baliagarriak izan daitezkeen esparruak aztertzen dira, zonaldearen berezko baliabideak sustatuz. Urte hauetan La Habanako (Kuba) probintzian egin da lan.
Hezkuntza eta osasun programen sostenguan parte hartzen dugu. Mota honetako programei dirulaguntzak eman zaizkie La Habanako probintzian (Kuba).
Azken urteetan gauzatu den beste lankidetza bide bat Elkartasun Kontzertuena da. Kontzertuak antolatu eta bertatik ateratzen diren irabaziak gizartearen interesa duten programetara bideratzen dira. Mota honetako hiru bira egin dira, hauek ere La Habanako probintziarekin martxan jarri den lankidetza proiektuaren barruan.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894