Zabalik da HAZILAN 16 OARSOALDEAn izena emateko epea

un programa para ayudarte a ampliar tus posibilidades para encontrar empleo.

Si eres una persona de entre 20 y 44 años, titulada, y quieres trabajar, ¡llámanos e infórmate!

Batzuk zuen lan egoera nola hobetu dezakezuen eta lana bilatzeko dituzuen zailtasunak nola gainditu ditzakezuen asmatzeko buruari bueltaka zabiltzate. Lan bilaketa horretan zuen aukerak zabaltzeko, HAZILAN programa ezagutu eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

 

Hazilan 20 eta 44 urte arteko pertsona langabetuei eta goi mailako formakuntza eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzendutako ekimena da. Programa honek enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

…………………………………………

Dagoeneko hamaseigarren deialdia dugu honakoa eta orain arte parte hartu duten 236 pertsonek, hau da gehien eskertu dutena behin programa amaitutakoan:

  • Programa honetan parte hartu duen pertsona kopuru handi batek lana aurkitu du. Orain arte %75ek lana lortu du eta deialdi honetan ere, portzentaia altua izan dadin, lanean jarraituko dugu gogor.

“HAZILANera iritsi nintzenean, galduta eta adore gabe nengoen. Lan bila nenbilen, baina eraginkorra ez zen modu batean. Ikastaro honek nire lanbide-profila deskribatzeko eta nire interesei eta aukerei buruz hausnartzeko aukera eman dit”.

“Urduri sentitzen nintzen zer nolako ikastaroa izango ote zen jakin gabe, baina, gaur egun, hasieran baino askoz hobeto sentitzen naiz. Enplegua bilatzeko eskura ditudan tresna guztiak aurkitu ditut.”

“Gehien gustatu zaidana eskuratutako ezagutzak, taldekako dinamikak eta gaitasun berriak ikastea izan da”.

“Lan-munduari aurre egiteko beldurrez nenbilen, nola aurre egin ez nekielako, eta haserre nengoen, denbora galtzen ari nintzelako. Nire egoera ez nuen onartzen. Orain konfiantza handia dut neure buruarengan eta ikasitako tresnengan. Ez ezazu inoiz amore eman, esfortzuarekin azkenean espero dugun aukera iritsiko baita "

“Galduta nengoen, nire gaitasunetan eta lanerako aukeretan. Orain, seguru eta indartsu sentitzen naiz ikasturtean zehar enplegua bilatzeko beharrezkoak diren ezagutzak martxan jartzeko”.

 

Zer eskaintzen du HAZILAN programak?

80 orduko hasierako prestakuntza-prozesu bat egingo duzu gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko eta garatzeko, eta, ondoren, zure lanbide-profilarekin lotutako enpresetan aldi baterako praktikak egiteko aukera izango duzu.


Horrez gain, enplegua bilatzeko orduan zure motibazioa eta segurtasuna areagotzen lagunduko dizuten hainbat gai landuko dira: zure lanbide-profila definitzea, talde-dinamiketan trebatzea, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak,…

Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek –Garapen Agentzien Euskal Elkarteak- kudeatzen du. Guztira 20 garapen agentziek parte hartzen dute HAZILAN egitasmoan eta Oarsoaldea eskualdean OARSOALDEA Garapen Agentziak kudeatzen du.

 

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • 20 eta 44 urte bitarte edukitzea
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta.
  • Langabezian egotea.

Hasiera data eta izen-ematea

HAZILAN 16 programari 2021eko irailaren 30ean hasiera emango diogu. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.

 

Hemen egin izen-ematea

 

 

Zalantzak argitzeko

Telefono honetara deituaz 943 510 200

Edo posta elektronikora idatziz olibet@oarsoaldea.eus

 

hazi-lan-16-eusk


Oarsoaldea