ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAGATIK OTORDU GOXO-GOXOA

Entre los contribuyentes que han realizado la declaración de la renta correspondiente al año 2020 en euskera y han participado en el sorteo organizado por los ayuntamientos de la comarca de Oarsoaldea, ya se ha realizado el sorteo. Una persona contribuyente de cada localidad ha resultado ganadora.

 

 

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 7an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

 

 

 

Errenterian, Imanol Miner Aristizabal. Hortxe dugu argazkian Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Itziar Ostolazaren eskutik saria hartzen.  Errenteriako Gaztelu jatetxean egingo du otordua.

sari errenteria-sariduna-web

Lezon, Josu Maritxalar Elorza izan da sariduna. Argazkian haren emazte Aitziber Otaño ageri da Ion Pombar euskara zinegotziarekin batera. Kaialde jatetxean dastatuko du otordua.

sari lezo sariduna web

Oiartzunen, Iosune Cousillas Aramendi izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian Josu Delgado euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Esnoiz jatetxean egingo du.

sari oiartzun sariduna web

Azkenik, Pasaian, Luziano Ollokiegi Eizagirre gertatu da saridun. Hortxe da argazkian euskara zinegotzi Loreto Osarekin eta RKAko Maria Badiolarekin batera. Otordua Pasai Donibaneko Ontziola jatetxean egingo du Luzianok.

 

sari2 pasaia-sariduna-web

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.

 


Oarsoaldea