Zabalik da HAZILAN enplegu programan izena emateko epea -13.edizioa-. Eskaera egiteko epea: 2020ko otsailaren 27a

El plazo estarĂ¡ abierto hasta el 27 de febrero de 2020.

 

Aurreko edizioetan lortutako emaitza baikorrak direla eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa beste behin egingo du. HAZILAN programa 20-44 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta goi- mailako prestakuntza duten eta langabezian dauden gazteak lan munduratzea du helburu.  

 

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko zaitu, zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko 80 orduko hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin bat datorren enpresan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Dagoeneko 12 edizio egin dira eta aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau sendotzen dute. 191 pertsona dira jada Hazilan egitasmoan parte hartu dutenak eta %75etik gora lana lortu dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

 

 

 

hazilan-12.edizioa-web

HAZILAN 12.edizioa

 

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

  •           20 eta 44 urte bitartekoak izan behar dute
  •           Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta dago
  •           Langabezian egon behar dute  edo nahitaezko aurrez aurreko prestakuntzarekin bateragarria den ordutegia izatea

 

Izen-emate epeak

Izen-emate epea zabalik da 2020ko otsailaren 27 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Jexux Leonetek, baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditu.

 

Informazio +

943 510 200 telefono zenbakira hots eginez

olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatziz

Izen-ematea egiteko hemen

 

hazilan edicin 13

 

 

 

 

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

 

 

 


Oarsoaldea