Gabonetan gozatzeko planak

En torno a las celebraciones navideñas siempre hay unos días libres para disfrutar del ocio en familia, con los amigos y amigas, con la pareja o con los más peques, aprovechando las vacaciones escolares o laborales. Os proponemos diferentes planes en Gipuzkoa para disfrutar con más intensidad de estos días.


Errenteria, Gabon kantak, lasterketa eta errege-opila

Errenterian Gabonetarako prestatu duten kultura eskaintza zabalaren barruan, honako plan hauek nabarmendu nahi ditugu: abenduaren 27an Gabon abesti lehiaketa probintziala egingo da, Ereintza elkarteak antolatua, non kategoria ezberdinetako taldeak bilduko diren.

Hainbeste tripa-festa ondoren errudun ez sentitzeko, abenduaren 31an San Silvestre lasterketak  eskaintzen digu lagun eta familia artean ondo pasatzeko aukera, udalerriko kaleetan zehar korrika eginez. Edozein arropa onartzen da.

Baina gehien gustatzen zaiguna Gabonetako gozoki tipikoen elaborazioan murgiltzea bada, data hauetan Casa Aramendiak eskainiko duen errege-opila tailerrean parte hartzea aukera ezin hobea da.


                                errenteria eguberri

Lezo, Santo Tomas, liburuak eta urte amaierako koplak

Lezok tradiziozko eta familiarekin ospatzeko ekitaldi kultural ugari biltzen ditu aurten: Abenduaren 15etik 24ra bitarte, euskal liburu eta disko azoka izango da kultura aretoan. Aukera paregabea Gabonetako opariak bertan aurkitzeko.

Bestetik, Santo Tomas azoka eskualde osoan ospatuko da urtero bezala, baina oraingo honetan Lezon egingo dena azpimarratu nahi dugu, goizeko 11:00etan hasiko da, eta goiz osoan zehar kalejira, azoka, euskal produktuen salmenta eta dantza herrikoiak izango dira, besteak beste, Saldise plazan eta herri osoan zehar.

Bestalde, aukera aprobetxatuz, Lezon bisita osatu dezakegu, bere Hirigune Historikoan barrena ibilbide kultural bat egiten badugu, oso ondo kontserbatua eta altxor arkitektoniko handiak dauzka, eta dudarik gabe, ezagutzea merezi du. Lezoko erdigunean zehar udalerriak eskaintzen dizkigun puntu interesgarri eta monumentu garrantzitsu eta adierazgarrienetarikoak ezagutu ahal izango ditugu: Gurutze Santuaren Basilika, bizarrik gabeko Kristoren irudiarekin (munduan dauden gutxienetarikoa), Udaletxea, Kale Nagusiko armarridun oinetxeak, portua, San Joan Bataiatzailearen eliza,  Lezo Handi Parkea, eta abar.


                            lezo eguberri


Oiartzun: foie, musika eta ikatz asko

Oiartzun herrira hurbiltzen direnek foie eta bestelako ahate produktuak nola egiten diren ikasten gozatu ahal izango dute, Gabonetan etxe askotan dastatuko dugun produktua izanik. Momotegi baserriak ahate eta antzarak nola hazten dituzten ezagutzeko aukera ematen digu baita honekin lotutako artisau produktuen elaborazioa ikusteko ere. Hauek dastatzeko aukera izango dugu eta baita artisau produktuak erosteko ere: foie, ahate-urdaiazpikoa, ahate-urinekoa, eta abar. Esperientzia honetan parte ha rtzeko, aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da.

Abenduaren 20an txondorra itzaliko da Arditurrin. Egun horretan, ikatza aterako dute eta haurrek Olentzerori eskutitzak eramateko aukera izango dute. Bitartean, bertara hurbiltzen direnentzat ikus-entzunezkoak egongo dira, baita txondorraren inguruko bisita gidatuak egiteko aukera ere.


                                          oiartzun-eguberri

Musika tradizionala eta herrikoia maite dutenentzat berriz, Soinuenea Fundazioak musika-ekitaldi batzuk antolatu ditu, batzuk museoan bertan eta beste batzuk herrian. Aipatzekoa da hots-jostailu tailerra, abenduaren 23an Doneztebe plazan izango dela eta bertan deitzeko erabiltzen diren soinu-tresnak ezagutzera emango dira. Bestetik, kontzertu didaktikoa Zamorako Ringorrangoren eskutik, abenduaren 27an 11:30ean museoan bertan.

Pasaia, argazki-begiradak, baleontzia eta kontserbak

Pasaiako badia Gabonetarako ere festaz jantziko da, Victor Hugo Etxea-museotik hasita: idazleari buruzko erakusketa iraunkorraz gain, David Pérez artista donostiarraren argazki-erakusketa bikoitza egongo da ikusgai. Alde batetik, “Euskal Herriko begiradak”, gure paisaien inguruko begirada originalak, Bardenetatik Landetaraino, eta beste aldetik “Egoera: erortzeko zorian”, bere garaian erabilera handikoak izan ziren eta egun erabiltzen ez diren eraikuntza eta elementu ezberdinen erakusketa originala eta hunkigarria. Sarrera doakoa izango da eta irudien kopiak prezio murriztuan eskuratu ahal izango dira, jasotako diru guztia “Juneren hegoak” elkartearentzat izango delarik.

Pasai San Pedrora joateko motora hartzen badugu, ezin dugu galdu Albaola Faktoriara hurbiltzeko aukera. Bertan arotzek ez dute bere lana geldituko eta San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntzarekin jarraituko dute. Eskaintzen dituzten bisita gidatuei esker, XVI. mendean gure ontzioletan eraiki zen itsasontziari buruz gehiago ikasi ahal izango dugu, gaur egun bere aztarnak Kanadako uretan urperatuta daudelarik.

Bisita hauek gosea ematen badigute, Mater itsasontzi-museoak bertara igotzeko gonbitea luzatzen digu eta itsasontzian bertan Kantauriko antxoekin artisau kontserba egiten ikasiko dugu; horretaz gain, etxera eramateko aukerarekin. Itsasontzian jatekoa ere eskaintzen da. Esperientzia honetan parte hartzeko, aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da.


pasaia---eguberri

Informazio gehiago:

943 494 521 

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


                                         

 



Oarsoaldea