“El Faro del Silencio” liburuaren aurkezpena Albaolan

Tras el éxito de "El valle sin nombre", la primera novela de Ibon Martín, el autor presenta ahora "El faro del silencio", una obra de suspense ambientada en Pasaia

 

Gaur aurkeztu du Ibon Martin idazle donostiarrak bere liburu berria, “El Faro del Silencio”, Pasaiako Albaola Itsas Faktorian. Aurkezpenean Pasaiako alkatesa eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Amaia Agirregabiriak, Garazi Lopez de Etxezarretak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren zuzendariak eta Xabier Agotek, Albaola Itsas Faktoriaren lehendakariak parte-hartu dute.

 

 

                 liburu-muntaia

 

 

Liburuaren historia nagusia Pasaian gertatzen da eta Pasaiako paisaiak behin eta berriro deskribatzen dira bertan. Eleberriko protagonista, lekuaz nahiz bertako jendeaz maitemindua, hilketez, interes ekonomikoez eta suspensez beteriko historia batean murgiltzen da. Idazlearen hitzetan, “El Faro del Silencio”, eskandinabiar erara egindako eleberri beltza da.

Liburuan zehar irakurleak Pasaiako paisaiak aurkituko ditu, hala nola, Platako faroa, Albaola Faktoria, protagonista bertako bolondresa baita, Donibane- San Pedrora doan motora, Puntetako bidea, San Pedroko Bodeguilla taberna, Uliako mendia eta bere ibilbidea, Alabortzako kala, badiaren bokana eta Jaizkibel mendia, eta abar.

Irakurleak herria ezagutzen ez badu, beregan Pasaia ezagutzeko gogoa piztuko da eta ezagutzen duenak harrotasunez identifikatuko ditu berak ezagutzen dituen txokoak.

Eleberria Pasaia udalerriaren sustapenerako elementu interesgarria da. Honen adibide argia Victor Hugoren “Alpes et Pyrénées” (1890) liburua daukagu. Pasaiako deskribapen ezin hobeak egin zituen Victor Hugok bere garaian eta pertsona ugari etortzen dira Pasaiara liburu honek erakarrita.

Ibonen buruan bueltaka dabilen hurrengo proiektua, XVI.mendeko San Juan galeoiari buruzkoa izango da, eraikitzen hasi zenetik Kanadan hondoratu zen arteko eleberri historikoa. Jon Maia bertsolaria ari da lan honetarako behar duen dokumentazio bilaketan laguntzen eta idazlearen helburua, galeoiaren uretaratze egunerako argitaratzea da.

 


Oarsoaldea