Geroa ereiten

Neurtu zure energia-kontsumoa. Eraginkorragoa izaten eta energia aurrezten lagun zaitzakegu.

Inguruan bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi dute Oarsoaldea eskualdeko lau udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko.


Egitasmoa 2020. urtean eskualdean egingo diren Energia ekintzen barruan kokatua dago eta Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi duenez, COVID19ren ondorengo egoera ekonomikoan, energiaren ikuspegi sozialerantz aurrera egitea beharrezkoa da, pertsonak erdigunean kokatuz.

COVID19aren krisiak gure etxeetan babestera behartu gaitu eta horrek eragin zuzena izan du energiaren kontsumoan baita gure gastuan ere. Negozioetan izan duen eragina ere izugarria izan da. Diru-sarrera txikiagoekin handitu egiten diren gastuei aurre egin behar zaie, eta energia garrantzitsua izan daiteke gastu hauetan. Horregatik guztiagatik, inoiz baino beharrezkoagoa dugu gure fakturak berrikustea eta gure kontsumoa sakonago ezagutzea, baita errutina jasangarriagoak hartzea ere, horrek guztiak ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunari lagunduko dion aurrezpena ekar dezan.

Biztanleen energia-errealitatea ezagutu eta beharra duten pertsonei lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da udalerri bakoitzeko biztanle eta merkatarien parte hartzea.

Bi galdetegi motz prestatu dira herritarren eta merkatarien beharrak ezagutu eta horren baitan, ekintza zehatzak gauzatzeko.


Herritarrei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen:

galdetegia-herritarrak-eusk

Merkatariei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen:

galdetegia merkataritza eusk

5 minutu besterik ez dira izango eta informazioa oso baliogarria da zentzu honetan laguntza eskaintzeko.


Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan:

Oarsoaldea Garapen Agentzia

943 494 129

energia@oarsoaldea.eus






Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus