Ia 300 mikroenpresa eta norberaren konturako langileren dirulaguntza eskaerak jaso ditu Errenteriako Udalak eta datorren astean hasiko da ordaintzen

La subvención se puede seguir solicitando.

 

 

Astelehenean ireki zen ‘Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak’ izeneko laguntzak eskatzeko epea, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko Udalak martxan jarri duen talka- eta suspertze-planaren neurrietako bat.

Ordutik, eta atzo gauera arte, 268 eskaera jaso dira, eta Udala datorren astean hasiko da ordaintzen.

 

Dirulaguntza eskatzen jarraitu daiteke

Dirulaguntza hau eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du, eta eskabidea online egin daiteke, oso modu errazean, errenteria.eus/covid19-dirulaguntzak orrian.

Behin orri horretan, bi aukera daude:

1. Izapide telematikoen bidez, ziurtagiri digital batekin identifikatuz.

2. Formulario bat deskargatu (editatzeko moduko PDF bat), bete eta prozesuan adieraziko zaien helbidera posta elektronikoz bidali.

Gestoriek ere oso modu errazean eskatu ditzakete bezeroen laguntzak orri honen bidez.

Eskaera telematikoki egin ezin dutenek 010 telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Era berean, laguntza hauen inguruko zalantza edo bestelako diru-laguntzen inguruko zalantzak argitzeko, beraien kudeaketan laguntza eskatzeko edo egoera azaltzeko Oarsoaldea Garapen Agentziara jo dezakete:

 

www.covid19oarsoaldea.com

Tfno/whatsapp: + 34 943 494 129

kultura-covid19-laguntzak


Oarsoaldea