#NikOarsoaldean. OARSOALDEKO OSTALARI, MERKATARI ETA ZERBITZUENTZAT, TOKIKO KONTSUMOA SUSTATZEKO BIGARREN ERRONKA

 

 

En esta ocasión los negocios locales deberán grabar un video en el que mencionen a sus clientes y clientas

 

Oarsoaldea Garapen Agentziak, eskualdeko merkatari eta ostalaritza elkarteen eskutik - Errenkoalde, Laurak Bat eta Itturri - eta sektoreari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren bidez burutzen ari diren ekintzen barruan, sare sozialak mobilizatzen jarraitu nahi dute, eskualdean komunitate sentimendua sortzen jarraitzeko.

 

Gaur, ostirala, Marketin digitala: zure negozioaren erakusleihorik onena izenburupean, Oarsoaldeako negozioei zuzenduta antolatu den bosgarren webinar-a ospatu da. Bertan, #NikOarsoaldean kanpainako bigarren erronka bota zaie parte-hartzaile guztiei ekintzak egiten jarraitzera gonbidatuz eta, era honetan, saioan parte hartzeko aukerarik izan ez zuten sektoreko pertsona guztiei zabaldu nahi diegu.

 

Bigarren erronka:

Merkatariek, zerbitzu-enpresek eta ostalariek bideo bat grabatu behar dute beren burua aurkeztuz eta ikusteko gogoa duten ohiko bezeroak aipatuz eta, honez gain, beraiek berriz ikusteko arrazoia zein den aipatu beharko dute. Ondoren, eta hau oso garrantzitsua da, #NikErrenterian, #NikOiartzunen, #NikLezon edo #NikPasaian aipatu beharko dute, beraien udalerriaren arabera, eta, amaitzeko, #NikOarsoaldean esango dute.

 

Bideoek 15 segundoko iraupena izan behar dute gehienez eta horizontalean, aurrez aurre, paraleloan eta gailua mugitu gabe grabatu behar dira.

 

Bideoak sare sozialetan partekatzean, garrantzitsua da udalerri bakoitzeko elkarteak eta Oarsoaldea etiketatzea, baita aipatu dituzten pertsonak ere.

 

 

Era berean, parte-hartzaile guztiekin bideo bateratu bat grabatu ahal izateko, Oarsoaldeara bidali beharko dira bideo guztiak WhatsApp bidez +34 943 494 129, eta baita udalerri bakoitzeko erreferentziazko elkartera ere.

  • Errenteria: +34 943 51 45 53

  • Pasaia: +34 685 75 57 86

  • Oiartzun: +34 685 75 57 86

 

Era berean, eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditugu beren sareetan aipatutako hashtag-ekin bideo bat ikusten duten bakoitzean hau partekatzera, guztion artean komunitate bat sortzen joateko eta tokiko kontsumoak auzoetako eta udalerrietako bizitzan eta, jakina, gure ekonomian duen garrantzia balioesteko.

 

Jexux Leonetek, Oarsoaldeko presidenteak, eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditu kanpaina honetan parte hartzera, bai sektoreko pertsonak, bideo horiek eginez eta #NikOarsoaldean eta #NikErrenterian #NikOiartzunen #NikLezon edo #NikPasaian hashtag-ak aipatuz eta etiketatuz, udalerriaren arabera, eta bai eskualdeko pertsonak ere, egindako bideoak modu aktiboan partekatuz.

 

Modu honetan, Leonetek dioenez, eskualdeko bizitzan ikusgarritasuna eta presentzia izatea lortzeaz gain, agerian uzten da sare sozialetan egoteak sektorearentzat duen garrantzia, izan ere, sare sozial horiek erakusleiho gisa funtzionatzen dute gure establezimenduentzat, egoera delikatu honetan.

 

Info +:

www.oarsoaldea.eus

www.covid19oarsoaldea.com

Tel/WhatsApp: +34 943 494 129

 


Oarsoaldea