OARSOALDEAK ESKUALDEKO MERKATARITZARI, OSTALARITZARI ETA ZERBITZUEI ZUZENDURIKO ONLINE TOPAKETAK ETA HAINBAT EKINTZA ANTOLATU DITU

 

Sumándose a la campaña organizada por las asociaciones del sector de la comarca #NikOarsoaldean, la agencia quiere promover el consumo en nuestros barrios para mejorar la economía urbana de la comarca

Hau ere erronka bat da sektorearentzat. Merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza garai berrietara egokitu beharko dira, krisi honek ekarriko dituen eta prest harrapatu behar gaituen kontsumo-ohitura berrietara.

Horretarako, eta Errenkoalde, Laurak Bat eta Itturri elkarteek garatutako #NIKOARSOALDEAN kanpainan oinarrituta, Oarsoaldea Garapen Agentziak, elkarte horiekin batera, hainbat ekintza aurreikusi ditu:

Webinarrak

Online topaketa hauen bidez, Oarsoaldeak eguneratutako jarraibideak eman nahi ditu tokiko ekonomia aktibatzeko eta, horrela, Covid 19-aren ondorioz sektoreak bizi duen krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko.

Topaketa hauek online izango dira, erabat doan. Gure eskualdean sektorea aztertu, dinamizatu eta suspertzeko erronka onartu duten sektoreko profesional erreferenteek eskainiko dituzte eta, gure merkatariek, ostalariek eta hiri-zerbitzuek beren establezimenduetan aplikatu ahal izango dituzten ideia eta ekintza berriak eskainiz, bertako bezeroentzako zerbitzu hobea eta produktu erakargarriagoa eskaini ahal izateko.

Apirilaren 21ean, asteartean, 11etatik 12etara, lehen webinarra:

INSTITUZIOAK MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUENTZAT SUSTATZEN ARI DIREN NEURRI EKONOMIKOEI BURUZKO GOGOETA ETA KONTRASTEA

Laguntzei buruzko tailer honen helburua deialdiak aztertzea eta sektorearen beharrak identifikatzea da. Ekintza erraztea eta konponbide kolektiboak bilatzea, partaidetzaren eta talde-lanaren bidez. Taldearen laguntzarekin, abian jarritako laguntzak errepasatu, sortzen ari diren arazoak aztertu eta estali gabeko beharrak identifikatu nahi dira.

Oarsoaldeako webgunearen − www.oarsoaldea.eus − edo esteka honen bidez eman daiteke izena.

Apirilaren 23an, ostegunean,, 11etatik 12etara, bigarren webinarra:

COACHING-A ETA EKINTZAK OARSOALDEKO MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZUENTZAT, SEZZENEKO MONIKA TUBIAREKIN

Izenburu honen menpe eta Sezzeneko Monika Tubiaren, enpresa sektorean espezializatutako Prestatzaile, Coach eta Mindfulness-eko Aholkulariaren eskutik, Oarsoaldeak webinar sorta horrekin jarraituko du, sektoreari ekiteko deia eginez.

Egin ezin duguna argi dago, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimendu asko itxita daude. Topaketa honek, modu positiboan, eskualdeko merkatari, zerbitzu eta ostalarien adorea altxatzea izango du helburu, eta egoera honetan burutu daitezkeenei jarduerak adieraziko dira.

Oarsoaldeako webgunearen − www.oarsoaldea.eusesteka honen bidez eman daiteke izena.

Hurrengo webinarrak

Establezimenduen kudeaketa estrategikoa, gazteriaren sentsibilizazioa, visual merchandaising-a, establezimendu lagunkoiak, ostalaritzan zentratutako mintegi espezifikoak, krisitik ateratzeko marketin digitala eta sektoreak berak adieraziko dizkigun hainbat gairi buruzko webinarrak antolatuko ditu Oarsoaldeak aurrerantzean. Hauek antolatu ahala, gure webgunean argitaratuko ditugu eta horien berri ematen joango gara.

Bestelako ekintzak

Topaketa hauez gain, agentziak beste komunikazio-ekintza batzuk garatu nahi ditu itxita dauden establezimenduekin lotuta, herritarrei beren presentzia eta itzulera ikusarazteko eta gogorarazteko, tokiko kontsumoa sustatzea helburu duen #NikOarsoaldean kanpainari jarraipena emanez.

Establezimenduak aurkeztuz bideoak egitea, sektoretik bertatik garatzen ari diren ekintzak sareetan partekatzea, sektoreak eskainitako jardueren agenda bat sortzea eta abar dira proposatzen diren ekintzetako batzuk.

 

Garapen Agentziako lehendakaria den Jexux Leonetek, gure eskualdeko zerbitzuen, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektore osoa online mintegi hauetan parte hartzera animatu nahi du, guztion artean gure eskaintza indartzen eta tokiko kontsumoa bultzatzen saiatzeko.

 

 


Oarsoaldea