Geroa ereiten

STEMen EKITEN ikasten.

STEM EKITEN egitasmora 11 proiektu aurkeztu dira.


Joan den otsailaren 23an amaitu ziren STEM EKITEN programa berrian izena emateko epeak. Programa hau Oarsoaldean proiektu teknologikoak garatzera bideratuta dago, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutakoa.


steam-ekiten-web

Sektore honetan ekintzaileak erakartzeko hainbat zabalkunde egin ondoren, denera 11 proiektu aurkeztu dira deialdi honetan, eta horiek Oarsoaldea eskualdeko 4 parte-hartzailerenak izan dira. Horien artean, efizientzia energetikoarekin lotutako proiektuak, enpresetarako kudeaketa sistemekin lotutakoak, merkataritzara bideratutako proiektuak, 3D dispositiboak, dronekin zerikusia dutenak, gazteak sentsibilizatzeko dispositiboak, teknologia libreetan oinarritutakoak, eta abar.


stem-ekiten-3-web

Programa honetan izena eman duten ekintzaile guztiek 2-3 orduko 6 eguneko prestakuntza jasoko dute martxoan zehar. Zer ikasiko dute gure ekintzaileek? Canvas eredua erabiliaz enpresaren komunikazioarekin, kudeaketarekin, sustatzaile taldearekin, merkaturatzearekin zerikusia duen guztia. Horrez gain, iraunkortasun ekonomikoari buruz ikasiko dute, diruzaintzari eta bideragarritasun planari dagokienez.

Prestakuntza amaitzean, STEM EKITEN taldeak gainbegiratuko ditu proiektu finkatuak, eta 2 proiektu aukeratzeaz arduratuko dira. Hautatutakoentzat lehenengo saria 7.000 eurokoa izango da eta bigarrena 5.000 eurokoa. Bestalde, Habian! Hazitegian 6 hilabeteko egonaldia diruz-lagunduta ere edukiko dutelarik. Hainbat ekintzailetza-eremutako profesionalek lagunduko diete prozesu osoan, aholkularitza pertsonalizatua eta mentorizazioa jasoko dituztelarik. Modu honetan, proiektuek lanari ekingo diote eta beren ametsa egia bihurtzeko bidea hasiko dute.


stem-ekiten-2-web

stem-ekiten-4-web

stem ekiten online 3 tx

stem ekiten online 2tx

stem ekiten online 1tx

Aurkezturiko zenbait proiektu hemen ikusi ditzakezue. Ikusi zer dioten:

Ioritz Hontecillas

Ingumak Indie Games

;

Binovo It Human Project, S.L.


Iker Rodriguez

Iker Aldasoro

+ info: https://stem-ekiten.jimdosite.com/

stem ekiten

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus