Geroa ereiten

Oarsoaldeak ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia antolatuko du datorren urtarrilaren 23an, eta Adriana Uribesalgo EKOMODO erakundeko ekintzailea izango da bertan.

Oarsoaldea Ekintzailea ekimenaren barruan, Oarsoaldeko pertsonen eta enpresen artean ekintzailetza sustatzeko jardunaldi-programa baten parte da saio hau, eta honako esparru hauetan zentratzen da:

Proiektu sortzaileak eta eraldatzaileak,

Ekonomia zirkularra,

Zerbitzu aurreratuak eta

Zilar ekonomia.

Jardunaldia 10:00etatik 12:00etara izango da, agentziak Oiartzungo bere bulegoetan duen Coworking aretoan.

Ezagutu dezagun apur bat hobeto hurrengo jardunaldi honetako protagonista izango den ekintzaile gazte hau.

Adriana Uribesalgo- Ekomodo

Nor da Adriana Uribesalgo?

Aktibista ekintzailea da munduan zehar, , EKOMOKOren sortzailea eta ekintza txikiek duten garrantziaz sendo sinisten duen emakumea. Donostian jaio zen, 24 urte ditu, eta, aisialdian, bizimodu jasangarria zabaltzea eta bizimodu osasuntsu eta aktiboa egitea gustatzen zaio.

Zure ustez, zein da Ekomodoren balio diferentziala?

Ekomodo enpresak jasangarriagoak izaten laguntzen die pertsonei. Gure jarduera jasangarria dela azpimarratu dezakegu hiru arrazoi nagusirengatik:

-PET botila birziklatuetatik abiatuta egiten ditugu produktuak.

-Diseinatzen ditugun produktuak itzultzeko modukoak dira.

-Gure produktuak gizarteratze-tailerretan (KM0) egiten dira.

Baina benetan garrantzitsua da gure produktuek, modu estilotsuan, pertsonak jasangarriago izaten laguntzen dutela.

Zer helburu eta epe dituzue markatuta?

Gipuzkoa osoan kontzientziazio-proiektu batzuk egin nahi ditugu, eta penintsulako beste leku batzuetara zabaldu.

Salmentei dagokienez, 2020ko otsailerako gure webguneko produktuen eskaintza bikoiztu nahi dugu 2019ko urriarekin alderatuta, eta urtarrileko salmentak %50 handitu nahi ditugu aurreko urtearekin alderatuta.

Zer da ekonomia zirkularra eta zertan bereizten da enpresa berde batetik?

Enpresa berdea da produkzioan, prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan ingurumena zaintzeko ikuspegi argia duena.

Ekonomia Zirkularreko enpresa bat aurrerapauso bat ematen duen enpresa berdea da, eta ekosistemaren parte da. Ekosistema horretan, dagoeneko ziklo naturalen bidez (produktu organikoak) edo ziklo artifizialen bidez (petrolioaren deribatuak, metalak...) hondakinak ez sortzea edo hondakin horiek zabortegira edo itsas hondora ez iristea lortu nahi da.

Nola deskribatuko zenuke Euskal Herrian dugun jasangarritasunaren kultura? Eta Oarsoaldean, uste duzu zume onak ditugula saski jasangarria egiteko?

Zorionez, Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan, penintsulako birziklatze-tasa handienetako bat dugu. 5 edukiontzi erabiltzen ditugu, eta hondakin horiei aurrea hartzeko kontzientziazio-ahaleginak garrantzia hartzen ari dira.

Hala ere, kontzientziazio-lan handia egin behar da aurretik, batez ere enpresa askok egiten duten desinformazioari eta “greenwashing”-ari dagokionez, herritarrak aldaketa erreal eta kontzientea eragiteko gai izan daitezen.

Zein da zuen erronkarik handiena ekonomia mota horretan garatzen zaretenean?

Gauzak ondo egitea beti da garestiagoa. Prezio handiagoa ordainduta ekoizteak duen eraginaz jabetzea. Hori dela eta, normalean prezioari axola zaion merkatuari begira, bereizten ikasi behar da eta balio gehigarri handia eman.

Era berean, gardenak izateak eta ekoizpenaren zati asko nazioan egiteak aparteko zailtasunak eta logistika-gastu dibertsifikatuak dakartzate berekin.

Zerk eta nork inspiratzen du Adriana Uribesalgo?

Jendea klima-aldaketaren aurka borrokatzen ikusteak egunero inspiratzen nau, emakumeak ekintzaile ikusteak eta beren proiektuak aurrera ateratzeak inspiratzen nau, eta nire inspirazioa da ikustea mundua gero eta leku hobea dela, batez ere gazteen artean.

Emakume askok ere inspiratzen naute. Alde batetik, nire familiako emakumeek inspiratzen naute; izan ere, haiek gabe eta beren ezagutza guztiak izan gabe, gaur egun ez nintzateke egongo nagoen lekuan, ez nintzateke naizen pertsona izango, eta benetan eskertzen dut. Bestalde, beraien pasioa lanbide bihurtu duten Charuca edo María Negro bezalako emakume ekintzaileek inspiratzen naute. Emakume horiei buruz ikertzera gonbidatzen zaituztet.

Ideia bat dut, eta ez dut aurrerapausoa emateko unea aurkitzen proiektu batean bihurzteko, niretzat lan egiteko, nola egin dezaket?

Ahal bada, egin probak. Hitz egin sektorean lan egiten duten pertsonekin, egiaztatu ideia eta zure aisialdian landu ezazu. Ikusi nola gara dezakezun proiektua eta ikusi zer lortu nahi duzun, zer abantaila eta desabantaila dituen, eta, azkenik, hartu erabakia. Zaude ziur ekin aurretik ekin nahi diozula, jende askok pentsatzen duena baino bide zailagoa baita eta %100 eskaini behar baitiozu.

Zergatik animatu zara Oarsoaldea Ekintzailean parte hartzera?

Aukera zoragarria da Oarsoaldeako eskualdean asmatzen ari diren proiektu berdeak ezagutzeko, nire esperientziak partekatzeko eta jardunaldietako parte-hartzaileei ekintzailetzaren, barne-ekintzailetzaren eta, bereziki, ekonomia berdearen mundua pixka bat gehiago ezagutzen laguntzeko.

Bideo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet.

Eta konbentzituta bazaudete,sakatu hemen jardunaldian izena emateko

Izena eman edo jardunaldiei buruzko informazioa eskuratu nahi dutenekwww.oarsoaldeaekintzailea.comwebgunearen bitartez egin ahal izango dute.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus