Geroa ereiten

Nor da Ixiar Garcia?

OARSOALDEA EKINTZAILEA programaren bitartez Oarsoaldeak antolatuko dituen 4 jardunaldi inspiratzaileetako batean parte hartuko du artistak

 

 ixi gartzia-1

Programa honek 4 jardunaldi inspiratzaile izango ditu, eta Oarsoaldeko pertsonen eta enpresen artean ekintzailetza sustatu nahi du proiektu sortzaile eta eraldatzaileen, ekonomia zirkularraren, zerbitzu aurreratuen eta zahartzearen ekonomiaren arloetan.

Horretarako, sektore bakoitzari lotutako pertsona ekintzaileak izango ditu bere jardunaldietan, modu atseginean, hurbilean eta bere esperientzietan oinarrituta gure eskualdean ekintzailetza sustatzeko.

Lehenengo jardunaldia, proiektu sortzaile eta eraldatzaileei buruzkoa, abenduaren 18an izango da, 17: 00etatik 19: 00etara, Errenteriako Torrekua eraikinean dagoen Habían! Ekintzailetza hazitegian eta Ixiar Garcia izango dute gonbidatu.

Ezagutu dezagun pixka bat Errenteriako artista hau.

 

 

Nor da Ixiar García?

 

39 dituen emakumea. Alaba zoragarri baten Ama, gizon miresgarri baten bikotekidea, 3 emakume ederren ahizpa txikiena, izeba, lehengusu, aita eta ama adoretsuen alaba, familia alai bateko kide eta amona eder galant baten biloba.

Sorkuntza biziki maite duen artista edo desartista, gure sormenez egunerokotasuna abentura zirraragarri bihurtzen dugula pentsatzen duen esploratzailea. Komunitatea eta auzolana biziki maite dituena eta urteak pasa ahala ixileko lanaz eta ekintza txikien zaintzaz gozatzen duen iñurri bihurria. Komunikazioa sorkuntzarako tresna baliotsua dela dakien esperimentatzaile arduratsua. Pertsonengan sinetsi, eta pertsonen edertasunaz gozatzen duen ume haundia. Pertsonen arteko harremanak eta elkarsorkuntzak eragitea gustoko duen bitartekaria.

Egoera konplexuen lanketan plazera ere sentitzen duen hauts koloretsua.

ixi gartzia2

 

Zein da zure sormen balioa?

Maitasuna eta ardura… eta gehienetan abiadura.

Nire gaitasun sortzailea gehienetan erronka konplexuekin ateratzen da, azkar, pozik eta gogotsu taulara. Ziztu bizian jartzen da aukerak marrazten eta aukera hauek aurrera eramateko pertsonen sareak josten. Sorkuntza prozesua guztiontzat ikaskuntza esperientzia bat izan dadin detaile txikienak zaintzen ditu eta umorea eta plazera beti sartzen ditu osagai garrantzitsuen zerrendan. Gertatuko den horrek bere kabuz komunikatu ahal izateko, arima propioa izateko, sorkuntza momentuan egoerak behar dituen baldintzen zaintza eta sorkuntza, errespetuz lantzen ditu. Gertatuko den horren parte hartzen duten pertsonak ahalik eta hoberen sentiarazteko moduak bilatzen ditu.

 

 

Zein helburu dituzu?

Pertsonak, indibidualki eta taldean beren gaitasun sortzailean sinistu dezatela eta garapenataz gozatu dezatela. Arretaz eta pasioz, Indar honek sortuko baititu bizi esperientzia osasuntsu eta eraldatzaileak.

 

Zein sektoreekin egin duzu lan eta zeintzuk behar dute sormena biziki lantzea?

Artea eta kultura izan dira nire abiapuntuak. Arlo publiko eta probatuan lan egin izan dut. Arlo publikoan ;Arlo sozialean, kultur aniztasuna, inklusioa, ekonomia sozial eta alternatiboetatik, feminismotik bideratu izan ditut lanketa eta esperientzia ugari. Hezkuntzan sormena garatzeko proiektuak egin izan ditut eta ekintzailetza soziala eta kulturala lantzeko egitasmoak martxan jarri ditut eta kultur politikak definitzeko prozesuetan parte hartu izan dut.

Arlo pribatuan zerbitzuen diseinuan eta berrikuntza prozesuen aholkularitzan  lan egin dut ere.

Hezkuntza eta kultura dira nire ustez arreta gehien behar duten arloak. Gauza da nik arlo horietan beste guztiak sartzen ditudala..jjj Beraz! Egoera larrian gaude! Denak behar du behaketa eta etengabeko erreparazio lana.

 

Zer  ulertzen duzu dela sormena?

Pertsona guztiak daukagun berezko gaitasun zoragarria. Baldintza egokien artean loratzen dena.

Zein da artistak eta kulturgileek aurre egin behar diozuen erronka handiena?

Gure praktiken zilegitasunaren aldarrikapena eta lanerako baldintza egokien zaintza eta garapena.

 

Zein eremutan moldatzen zarete hobekien?

Errespetu eta konfidantzazko guneetan, denak bezala..jjj. Nik Arteleku faltan botatzen dut. Bertan eta Cuencan Arte Ederrak ikasten nengoenean gozatu nuen gehien sorkuntza artistikoa.

Zein sormen lanaz sentitzen zara harroago? Nire alaba da nire sormenaren indar iturri haundiena. Bera jaio zenean heldu niok nik gogotsu nire sorkuntza bidaiari. Pink Gorillas proiektua orduan sortu nuen. Nire espaziountzia izan da bidai hunkigarri honetan. Geldialdia Soft uhartean egin nuen. Egun jarraitzen dudan ikerketa artistikoa da Soft. Sorkuntza indibidual eta kolektiborako baldintzen zaintzan murgiltzen didan ikerketa eta sorkuntza lerroa.

 

Zerk eta nork inspiratzen du Ixiar Garcia?

Nire alabak eta bikotekideak gehien! Beraiek laguntzen didate bizitzaren erdigunean kokatzen eta konplexutasunari gogotsu ekiteko arrazoiak ematen dizkidate. Artean lan egiten duten lagunak eta gustoko ditudan artistak, asko ematen didate. Artetik kanpo dauden lagunak eta ezazagunak ere! Egunerokotasunean ziztu bizian pasatzen diren elefanteak ere asko ematen didate. Kalitatezko arretara eramaten nauten egoera txiki haundiak, hau da, ezustekoek!

Ideia sortzaile bat dut eta proiektu sortzaile eta eraldatzaile bat sortzeko aurrerapausoa ez dut ematen. Nola egin dezaket?

Hau proposatzen dizut, bilatu zuretzat tarte bat. Luzea bada hobe. Ahal baduzu joan zaitez inoiz egon ez zaren leku polit-atsegin batera. Lasai egongo zaren leku batera. Eraman zuretzat garrantzitsuak diren lan tresnak. Nik kuaderno haundi bat eta ongi idazten duen boligrafo bat eramango nuke. Idatzi datorkizuna, tartean ez ahastu zure desio sakonenak. Zerrendatu egun duzun egoera eta egin nahi duzun hori egiteko aukera emango dizuten baldintzak. Zerrendatu ere laguntzen ez dizuten baldintzat. Erreparatu hori dena, sentitu nola zauden eta entzun zaitez, eta eskuartean duzun proiektua egiteko unea bada, ekin gogotsu lanari!. Hala bada edo ez bada, irudikatu proiektua aurrera eramateko beharko dituzun pausuak bidaiaz gozatu!

 

Zergatik animatu zara Oarsoaldea Ekintzailea Programan parte-hartzera?

Nire esperientzia eta bizipoza partekatzeko aukera polita iruditzen zaidalako.

Bideo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet.

Eta konbentzituta bazaudete, sakatu hemen jardunaldian izena emateko


 

Izena eman edo jardunaldiei buruzko informazioa eskuratu nahi dutenek www.oarsoaldeaekintzailea.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute.

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus