Ikastaro hau Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzari esker egingo da eta sektoreko enpresetan praktikak eskaintzen ditu.
Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, adierazi duenez, agentziak eskualdeko langabetuei eskaintzen dien ikastaro honetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta Oarsoaldeako web-orriaren bidez edo Oarsoaldearen Errenteriako bulegoetan egin daiteke.
Ikastaroa abenduaren 16an IEZ Nautico Pesquero - Blas de Lezo, Pasai San Pedron hasiko da eta 270 ordukoa izango da.
Informazio gehiagorako Oarsoaldearen 943 510 200 telefonora deitu edo Errenteriako bulegoan galdetu (Olibet, 6 behea. 20100. Errenteria).
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894