Hazinnova jardunaldiak eskualdez eskualde: Oarsoaldea

Hazinnova ofrece a las pequeñas empresas una primera experiencia en innovación.

 

 

 

Hazinnova laguntza-zerbitzu bat da ETEek berrikuntza egin dezaten erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo beren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodoetan.

40 eragile edo agente izango dituzte eskuragarri enpresek –tokiko garapen-agentziak, klusterrak, merkataritza-ganberak eta enpresa-elkarteak– prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin.

2,5 milioi eurorekin, Hazinnova 2.400 enpresa txiki eta ertainetara iritsi nahi du, eta 500 proiektu berritzaile mobilizatuko ditu lehenengo urtean. Innobasquek, SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak bultzatzen dute programa hau.

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo edo Pasaiako enpresa bat bazara eta programa honen nondik norakoak jakin nahiko bazenitu, jar zaitezte Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan: 943.494.129 - rmacias@oarsoaldea.eus edo bertaratu zaitez urriaren 3an egingo dugun jardunaldira:  

Ekitaldiaren informazioa

 

Eguna: 2019ko urriaren 3an, osteguna

Ordutegia: 9:30 - 11:00

Lekua: Ficoba-Irun. Iparralde Hiribidea, 43, 20302 Irun

 

Antolatzaileak:

SPRI taldea

Innobasque -berrikuntzaren euskal agentzia  

Eusko Jaurlaritza, ekonomiaren garapen eta azpiegitura saila

Honako eskualdeko garapen agentzia hauen bidez:

Bidasoa Activa eta Oarsoaldea.

 

Izena eman hemen

 

 

EGITARAUA

 

09:30  - 09:40 

ongietorria 

09:40  - 10:00

Zer da eta zer onura eskaintzen dizkio Hazinnovak ETE bati?  JOSU OCARIZ SPRI

10:00 - 10:15

Testuinguruan jartzea. Berrikuntza-diagnostikoa Euskadin  INNOBASQUE

10:15 - 10:45

Jardunbide egokiaren kasuak

Algon emm S.L., Altzarientzat metalezko egiturak. Diego Badiola, Gerentea.

EKOLUR Ingurumen Aholkularitza, S.L.L. Pedro Areta, Gerentea.

10:45 - 11:00

Galdera-erantzunen txanda 

 

Harremanetarako pertsona:

 

Rosa Macías rmacias@oarsoaldea.eus Tlfn: 943.494.129

Egitaraua eskuragarri hemen

hazinnova irudia eusk

 


Oarsoaldea